• 1
  • 2
hurrengoa
gominolak: erregeen mahaietatik litxarkeri dendetara pekos pantxinet   I  sonia beroiz XVI. mendean jaki berri bat iritsi zen Europako erregeen mahaietara: Gominolak. Garai hartan fruitu opilak, jainkoaren fruituak edo erregearen fruituak izenez ziren ezagunak. Gominola horiek egiteko, fruta, kolorante naturalak, landare erresina, arto edo patatik ateratako fekula, algak eta arrainen hezur eta azalekin eginiko gelatina erabiltzen ziren. Errege eta nobleek soilik zuten jainkoaren fruitua dastatzeko aukera.
Sukaldariek, ondo gordetzen baitzuten erregearen fruituen errezeten sekretua.

Gaur egun, bada Europan (Frantzia eta Benelux) gominolak modu tradizionalean prestatzen duen “Conffiterie”-rik. Baina, herri xeheak, konposagai kimikoz eta %0-ko fruitu natural portzentaia duten gominolak jaten ditu. Goxoak dira, baina guk “iraultza gozoa” egingo dugu... The Balde gainera.

Nafarroako erregeen ondorengoa ez bazara, edo soldata Europako “Conffiterie” garesti batetan utzi nahi ez baduzu, egin kasu Pekos Pantxinet-i:
1. Fruitu zukua egin. Fruituaren mamiaren arabera finagoa edo potoloagoa aterako da. Fruitu konbinazio ugari egin daiteke. Irudimena landu.
2. Zukua tamizatu.
3. Berotu sutan eta bota bi goilarakada -txiki- “Agar Agar” hauts. Agar Agar-a alga bat da eta belardendetan saltzen dute.
4. Berotu, irekin gabe.
5. Izotza egiteko kubitera bat bete eta utzi 24 ordutan lasai.
6. Desmoldatu eta azukrez estali.
Eta prest egonen zara, etxean, erregearen edo jainkoaren “fruituak” jan ahal izateko... Bon appetit!