hurrengoa
mintza gaitezen uhin kolpakariaz! txo!?   Interneteko garaiotan chat-ak arras garrantzi eta aintzindaritza handia hartzen ari dira, telebistan hauen bitartez ligatzen duten gaztetxoz beteriko dokumentalak ikusten dihardugu etengabe. Chat edo hizketaldiak izateko programatxo hauek beste buelta bat jaso zuten aspaldi eta zure hizketakidea pantailan ateratzen doan esalditxo bat bezala ez duzu zertan gehio ikusi behar, oraingoan bai berak eta bai zuk irudia jartzerik baduzu.
Zein koloretako ilea gustatuko litzaizuke? Txanorik? Edo mauka motza? Arraza? Beltza, zuri edo aurpegi zurbila? Zuk aukeratu, ailegatu dira Shockwave chatak!
Gaur egun chat mota hauen adibiderik erraldoiena www.habbohotel.com dugu. Bertan hotel oso bat aurkitu dezakezu, non gela batetik bestera joan zaitezkeen bertan dauden jendearekin mintzatuz, halletik igeritokira arte. Behin bertan zaudela akaso gela bat eduki nahiko duzu, edo akaso tranpolinetik jauzi. Ah! Horretarako baina ordaindu beharko duzu. Ordaintzeko? Ba zure kreditu txartelekin bertako moneta eskuratu eta ostean... dirua erretzera!
Badaude ere lasai asko hitzegiteko edota dantzatzeko tokirik. Bertan, taberna arrunt batean bazeunde, mahai batean eseri eta birra (debalde!) bat eskuan duzularik lagunekin hizketaldi xamurra eduki. www.mobilesdisco.com helbidean adibidez ez duzu gauza handirik aurkituko, baina jendea eseri eta mintzatzen da, hori bai, baten bati lekua kenduko bazenio ez pentsa zutik mantenduko denik lasai asko, seguruenik haserretu eginen da, bere gorputz fisikoa balitz bertan eserita dagoena. Noraino birtualitatea?
Badago beste hainbat helbide, asko berez, eta guztiendako beharko duzu Shockwave plug-ina, beraiek gogoraraziko dizute.
Sartu bilatzaileren batean eta frogatu shockwave+chat bilatzen milaka webgune baietz atera.