hurrengoa
desioa. ez desioa blanca oría   Sekulako tapaki bat bezala ehundaka ostruka luma bainuontzi baten hustubidetik sortzen dira. Mohair txuriz egindako bi bola itzel esperma tantak bailira sabaiatik zintzilik daude. Oinaren itxura duten larruzko bi zapatilla inuzente mehatxuka ari dira bere hatzaparrekin. Mabi Revueltaren unibertsoa ederra eta ikaragarria da, inuzentea eta morbozalea, epela eta izoztua, besarkatu nahiko genukeena eta arbuiatu edo soilik beldurra ematen diguna.
Bere koloreak haragiarenak dira, gorputzarenak; bere ehundura artilea, larrua eta lumak bezain epela da, metala bezain hotza edo latexa bezain kezkagarria. Bere azken lanek, zeramikan eginak, materialaren hoztasunetik ihes egin nahi du kanpokaldeko itxura aldatuz. Horrela, bere piezak koloreztatzen ditu objektu organikoak bailiran eta arrosak eta txuriak haragiaren ehundurara hurbiltzen dira, bere azpikaldean ezkutatzen den harria baino askoz ere epelago. Bere proposamen artistikoek "La torre herida por el Rayo" egitasmoan parte hartu zuten –Bilboko Guggenheim museora hainbat gazteen sorkuntza lanak eraman zituena– eta ondoren Madrilen ikusi ahal izan zen. Horretan guztietan aldakor eta dotoreak diren ostruka lumek bainuontzi baten hoztasuna estali zuten eta lana kardatuak itxuraz daukan epeltasunez erakarri zuen.
"Leda Vuela" egitasmoan bere planteamenduei irudia eta mugimendua eman zien. Proiektua hainbat emakume sortzaileen lana bateratu zuen, bakoitzak bideo bat aurkeztu zuelarik. Mabi Revueltaren irudimena "Clockwaltz"en forma hartu zuen, non kamara izotz pista batean irristaka zegoen patinatzailean jartzen zen; berriro ere arriskua eta mehatxua nahasia ahuskorrarekin, etereoarekin. Dantza kutxilla afilatuetan deslizatzen. Orain, Mabi Revultaren azkeneko lanak ikusi ahal dira bilboko Vanguardia Galerian.