hurrengoa
lars von trier koldo almandoz   Ospitale batetako larrialdi zerbitzuetan apostuan dabiltza. Aurpegia ezkutaturik daraman gidari batek, ospitaleko anbulantzia hartu eta errepidera ateratzen da. Kontrako norabidean. Bigilantzia kamaren bidez jakingo dute apostulariek zortea euren alde izan den ala ez. Riget (The Kigdom) 1994. filmeko azpitrametako bat da. Eta ziurrenik lehendabiziko ¨Dogma¨ saiakera. Daniar telebistarako egin zituen Riget eta Riget 2 filmek, Kopenhagen-ko eritetxe batetan izandako gertakari arraroak islatuko ditu. Eta lan hauekin hasi zen hizkuntza zinematografiko berri baten bilaketa ere.
Ez dago The Balden dogma-ren inguruan eztabaida irekitzeko adina orririk. Hala ere, iritziak iritzi, ukaezina da, azken hamarkadetan zinea astindu duen proposamena izan dela dogma. Industria eta entretenimendu ikuspegia inposatu zaizkigun garaietan, zinea berpizteko saiakera bat, iraultza txiki hau eskertzekoa izan da. Efektu digital eta irudien garbitasunaren garaiean, ikusentzutezko formatuetara hurbiltzeko beste aukera bat eskaini digu zuzendari danimarkarrak.
Eta haren begiradaz gozatzeko, Nosferatuk, Euskadiko Filmategiaren laguntzaz, LVTen filmografia osoa ekarri digu. Danimarkako zine eskolan egindako lehendabiziko saiakeretatik hasi eta gaur egungo zine aldizkarietako azalak betetzen dituzten lanak izango ditugu aukeran. Guztira 4 labur eta 9 luzemetrai. Urtarrilaren amaieratik martxoaren akaberaino, asteazkenero, Donostiako antzoki zahar –kuttunean–, izango da begiak nekatu eta garuna masturbatzeko aitzakia zinematografikorik.

"Ahaztu aitzakiak, ezabatu zuen aurpegietatik haur lilura hori. Hau da nire aitormena. Ni, Lars Von Trier, zine pantailetako masturbatzaile bat besterik ez naiz".
(L.V.T.)