• 1
  • 2
hurrengoa
Aro E-roa ion olano   Ahoak bete hortz ditu,
normala da halere,
kolpean gaixo gelditu:
aro E-roan gaude.

E-222,
E-306,
E-417,
E-500 mesedez.

Dena da kontserbatzaile...
lurrinak udareari,
sagarrari argizari,
super-emultsionatzaile!

Kimika da sukaldari,
milaka egonkortzaile,
teknika dugu garaile,
eguneroko mirari!

Ahoak bete hortz ditu,
normala da halere,
kolpean gaixo gelditu:
aro E-roan gaude.

E-222,
E-306,
E-417,
E-500 mesedez.

Festara koloratzaile,
kontserbatzaile guztiak!
Utikan gauza garbiak!
Nork izan nahi du galtzaile?

Pozoina eman elkarri
(osagaiak osagarri),
bustitzen ez den egarri,
kentzen ez dugun gehigarri.

Ahoak bete hortz ditu,
normala da halere,
kolpean gaixo gelditu:
aro E-roan gaude.

E-222,
E-306,
E-417,
E-500 mesedez.