hurrengoa
aho bete doinu ce.   Su ta Gar, Benito Lertxundi, Esan Ozenki, Anari edo Ruper Ordorika dira euskal musikaren alorrean azken urteotan zer entzuterik eman duten egitasmoetako batzuk. Eraginek argitara eman berri duen liburuan ("Kutixiak" sailaren bataioa) sortzaile zein ekoizle hauetako hogeik gure artean egiten den musikaren etorkizuna dute hizpide, jakinik beti ere gaurkotasun guztiek iraganetik abiatzen direla halabeharrez. Gaia aski ongi ezagutzen duten sei kazetarik ekartzen digute euskal musikaren protagonista hauen testigantza zuzena. Hausnarketa kolektibo honetan datu biografikoak, hurbil daukagun iraganaren kuriositateak eta gerora begira hainbat aurreikuspenen berri ere aurkitzerik izanen dira. Mikel Saizek egindako argazkiez hornituta, liburu honek etorkizunerako lanabes izan nahi du, euskal musikagintzaren panorama argitzeko ekarpen txiki bat.