hurrengoa
ERRUDUN jaioak i.b.m.   I  tanttaka Susanne, 42. Johanes, 38. Rudolf, 36. Brigitte, 38. Rainer, 36. Stefanie, 19. Sibylle, 39. Egon, 26. Robert, 38. Erika, 34. Inge, 33. Historia bera hamaika modu ezberdinetan konta daitekeela ez da ezer berria. Istorio berak ere konta daitezke beraz, modu ezberdinetan. Eta zenbaitetan ere, kontatzeko moduak berak hartzen du historia edota istorioak baino garrantzi gehiago.
Tanttaka antzerki taldearen kasuan, bi gauza garrantzitsu uztartzen dira: batetik, istorioak kontatzeko modukoak izan ohi dira, eta bestetik, kontatzeko modua kontutan izateko modukoa izan ohi da. Muntai ederrak ikusten ohituak gaituzte; eta horixe dugu “Errudun jaioak”en kasua.
Ez gara libre jaio, bakoitzak bere iraganaren historia dakar mundura, eta norberarena eraiki behar du. Ezin da iragana ukatu, menperatu baizik. Baina, nola egin zure aita nazia bada?

Brigitte (alaba): justifikatzen.
Egon (semea): onartzen.
Inge (alaba): gainditzen.

“Errudun jaio” hauen testigantza Peter Sichrovsky kazetariak bildu zituen, eta orain Tanttaka eta Moma Teatre-ri esker berreskuratu dira.

Hauxe oinarritzat harturik ikuskizuna osatzen doaz hainbat elementu bitxi. Batetik, espazio eszenikoa da bitxia: eskenatokian hamaika “elkarrizketatuendako” hamaika aulki kristalezko horma baten atzean eta pantaila erraldoi baten pean. Pertsonaiak ikusleei bizkarra emanez eseriko dira, aretoko lehen lerroan bilakatuz. Banan banan agertuz joanen dira eskenatokira, aurrekoak berea kontatu ahala ageriko da hurrengoa alegia. Ikuslea anonimoa da, pertsonaiak ez dio historia kontatzen, ez eta begiratu ere. Errespetuan oinarritutako distantziaz pantailan dagoen pertsonai “birtualaren” historia eta istorioa entzuten du. Hau modu liluragarri batean apurtzen da, pertsonai guztiek bukatutakoan bira eman eta lehendabiziko aldiz ikuslea aurrez aurre begiratzen dute, hunkipenez beteriko ezinegoneko sentsazio bat oparituz.

Aktoreen lana nabarmentzekoa da: denbora gutxi eta aukera bakarra dauka aktoreak pertsonaia aurrera ateratzeko, baina kriston denbora lehendabiziko plano batetan guzti hau mantentzeko. Ikusleen laguntza eta beroa ukatuta dauka aktoreak, soilik bizkarra bait dauka haiei begira, kamara baten aurrean bakarrik dago. Zailtasun hauek ez dira izan oztopo, interpretazio borobilak lortu bait dituzte.
Arriskatua. Berritzailea. Borobildua.

“Pena bat da, baina ia ezin diot eutsi, ia ez. Urte luzez neure burua konbentzitzen saiatu nintzen ez zutela erraza izan, oso gaizki pasa zutela. Baina orain ia ezin dut justifikatu. Aita amak bezala beste bide bat hartzeko aukera izan zuten; gutxienez gerra ta gero. Beren borondatea zuen jendea zen. Denbora eman nuen ere nik beren egoeran zer egingo nuen imajinatu nahian; bai... baliteke antzeko gauza egitea, baina ezin dut denbora gehiago nire aitaren erabakien zama nire gain hartu.”
(SIBYLLE, 39)