hurrengoa
agerraldia rafa zubiria   I  rafa zubiria Kamara eta erretratatutako objektuaren arteko harreman ekaiztsua. Basoan barna abiatu den kamara batek testuingurutik kanpo dagoen figura batekin topo egiten du. Azken honek, ihes egin eta zuhaixka artean ezkutatzen da kamarak erretratatu ez dezan.

Kamara erabakiak hartzen.Basoaren lasaitasunean edertasunaren bila. Objektiboak, bat batean, silueta aztoratzaile batekin topo egin eta fokua galtzen du. Ez dakigu erreakzio instintiboa edo argazki makinaren autozentsura ekintza izan den.

Putzu baten ertzean, basoan dabilen txantxangorri bati jarraiki panoramika eginez objektiboaren egonkortasuna hausten duen agerraldiarekin egiten dugu topo beste behin. Supituki, objektiboa jaitsi egiten da... zoritxarrez putzuaren ur geruzan saihestu nahi duen horren isla topatzeko ...