bikiƱokoak nerea urrestarazu
irudia
Gorputza gure izaera gauzatzeko agertokia da, barrukoaren erreflexua eta munduan egoteko gailua. Janztea, berriz, gorputz hori irudikatzea. Hainbat baliabide estetiko dagoen garai honetan, ordea, fotokopiez, pantone klonatuez betetzen dira kaleak. Zergatik? Enpatia, inbidia, ezberdina izateari beldurra... Gorputz kloniko hauek gizarte sistemaren adierazgarri dira. Bizi dugun globalizazio prozesuaren oinarrian dagoen uniformizazioaren froga nabarmena. Gertuen sentitzen ditugunekin homogenizatzeko eta identifikaturik sentitzen ez garen beste guztiekin distantzia bat jartzeko joera dugu. Bizitzea tokatu zaigun kulturaren mugen barnean, gure gorputza mozorrotu egiten dugu, eta mozorro hori gutaz zerbait adierazteko erabiltzen dugu. Gure nortasuna eta izaera, ordea, ez daude gure jantzietan, gure gorputzean baizik. Biluzik ere, gure gorputzek gure izaeraren eta nortasunaren berri ematen dutelako. Biluzik garen moduan azaltzen gara, nahiz eta ez izan sistemak inposatzen dizkigun neurriak eta moldeak. Horrek ez du esan nahi biluztasunak soilik erakusten duenik gure izaera, baina argi azaltzen du kontrakoak ere ez duela balio. Estetika soilarekin definitzen saiatzea, unibertso huts bat definitzea besterik ez da.