audio arkaitz villar
hurrengoa

Triangulo de Amor Bizarro

Año santo
Maitasun istorio odoltsua da Triangulo de Amor Bizarro taldearena. Lan ilun eta azkarra, hogeita hamar minutura iristen ez dena. Isa-k abesten duenean sentsualitatez bustitzen den noise-punk nahasketa kutsagarri eta zikina lortzen dute. "Año santo", "Amigos del género humano" eta "De la monarquía a la criptocracia" dira lan honetako gure apustuak.

hurrengoa

Cumbia Bestial

Colombiako doinu tradizionalak dantzalekura salto egin du eta Europako eszena cool-ean eragiten ari da. Bilduma hau ezinbestekoa da guzti horren berri izan nahi dutenentzat. Bomba Estéreo, IMS edo Systema Solar dira horren erakusle garbienak eta Chusma Records da eragile nagusia. Duela urte batzuk erritmo balkanikoek zuten lekua bete du Cumbiak.

hurrengoa

Sharon Jones and the Dap-Kings

"I Learned the hard way"
Iraultza musikal erreal baten aurrean gaude. Sharon Jones-ek gogor egin du lan, eta horrek erantzuna izan du, zorionez. Laugarren estudioko disko honetan aurrekoetan erakutsitako sendotasuna eta indarra erakusten duten abestiak datoz. Soul musikaren erregina berriaren aurrean gaudela konfirmatzen du, gainera. Ezin dugu momentu hau besterik gabe pasatzen utzi.

hurrengoa

Dark Night Of The Soul

Industriaren zentzugabetasunaren erakusle garbiena eta itsusiena da hau. Danger Mousek eta berriki bere buruaz beste egin duen Mark Linkousek gidatua, eta David Lynch-en irudiek lagundua. Vic Chesnutt bezalakoek parte hartu zuten, eta, diskoetxeak boikoteatu ostean, autoekoizpen bezala filtratu zen sarean. 2009ko diskoa bada ere, edizio berria argitaratuko dutelako aipatu nahi izan dugu. Inoiz argitaratu den disko mingarriena.

hurrengoa

El Guincho

Piratas de Sudamérica
Askok Noah Lennox-ekin (Animal Collective, Panda Bear) parekatzen dute Pablo Díaz-Reixa. Piratas de Sudamérica proiektuaren lehen bilduma honetan, Hego Ameriketako kantu klasikoen bertsioak datoz, besteak beste, Julieta Venegas-ek lagunduta. Mundu osoko ateak ireki zizkion Alegranza diskorako asmatutako estilo indie-tropikalarekin jarraitzen du; hori bai, karibeko erritmoan.

hurrengoa

Crystal Castles

Crystal Castles (II)
Elektronikaren eszena astindu zuen Crystal Castles-ek lehen diskoarekin. Punk izaera erakusten zuen lan hartako arima guztiz baztertu gabe, melodiak puztu egin dira lan honetan "Celestica" abestiari esker. Hala ere, "Doe Deer" bezalakoetan izaera makarra mantentzen dute oraindik. 2009ko Sonar jaialdiko arazoz betetako kontzertu bortitza gogoan, Bilboko Kafe Antzokian izango ditugu udazkenean.