polder cup a project by maider lopez
irudia
Kanalez betetako lur sail batean futbol zelaiak eraiki zituzten, eta, irailaren 4an, Polder Cup futbol txapelketa ospatu zen Holandan. Txapelketa berezi hau Maider Lopez-en proiektua da, Rotterdam-ko Witte de With-ekin eta Skor elkarlanean gauzatuta. Jendearen partehartzea, espazioen erabilera eta giza estrategien inguruko hausnarketa berri hau koerentea da oso artista donostiarrak aurreko lanetan erakutsi duen ildoarekin.
Futbolera jolasteko arauak, hein handi batean, futbol zelaiaren ezaugarriek zehazten dituzte. Futbol zelai horren ezaugarriak aldatuz gero, automatikoki aldatzen dira erregelak eta joko berri bat bihurtzen da. Polder Cup-en parte hartu zuten jokalariek taktika eta bide berriak bilatu eta deskubritu behar izan zituzten euren helburua lortzeko. Eta, hain zuzen ere, parte hartzaileen erantzuna (ez soilik jokalariena, baizik eta bertara hurbildu zen jende ororena, musika-banda barne) eta jokabideak ematen dio zentzua proiektuari. Futbolaz ari gara, baina analogia handia dauka bizitzako edozein gertakizunaren aurrean gutariko bakoitzak hartzen duen estrategiarekin.

www.maiderlopez.com / www.wdw.nl / www.skor.nl