audio arkaitz villar
hurrengoa

maya

mia

Diruak ez du M.I.A.ren arima hiltzailea aldatu, eta musikaren terrorista izaten jarraitzen du. Ez du, ordea, aurreko diskoetako kantu entzutetsurik asmatu, ez dira horren erraz entzuten. Rusko, Diplo edo Blaqstarrekin lan egitearen ondorio da; eta industriarekin duen borroka etengabea denez, Suicide bezalakoen samplerrak erabili ditu disko iluna eta bortitza sortzeko.

hurrengoa

Memphis

The Magic Kids

Misisipi ibaian surfa egiten duten The Magic Kids-ek pop kutsakor eta alaia dakarte beren lehen diskoan. Egun koloretsuetan entzuteko kantuak dira, Brian Wilson bezalakoen eragin zuzena erakusten dutenak. Iraupen laburrekoak dira, sinpleak baina zuzenak. Nerabezaroko momenturik onenak gogoraraziko dizkizute.

hurrengoa

Hotsak Dantzan 2

Jimmy Bidaurreta

Tipo alaia da Jimmy Bidaurreta. Egia esan, katxondo bat da. Gasteiz Big Band edo Hotsak Dantzan proiektuan sortzen dituen nahasketekin asko sendotu du bere ibilbidea azken urteetan. Oraingo honetan, Soraluzeko zigiluko katalogora mugatu gabe, Luis Marianoren kantuak edo kantu herrikoiak moldatu ditu, irribarrea eragingo dizun diskoa osatuz.

hurrengoa

5

Die Antwoord

Txantxa gutxi Hego Afrikatik datorren talde honekin. Elektronika eta punka uztartzen ditu eta oso jarrera gogorra erakusten dute. Industria kantu bakarretako Hype-ak sortzen dabilen bitartean, hauek festa basatiak antolatzen dabiltza. Ondorioz, datozen hilabeteetan guztion ahotan egongo dira. Industria lehertuko duen taldea.

hurrengoa

Gone Down South

Gecko Turner

Berak esan duen bezala, ez da Perro Flauta bat. Horren erakusle, bere kantu berrian entzun ditzakegun estilo nahasketak dira. Baina, batez ere, etxean geldirik eta bakarrik sortu beharrean, azken urtean egindako bidaiek eta kolaborazioek nabarmentzen dute hori. Aspaldian ez genuen autore hitza erabiltzen; hemen duzu bat.

hurrengoa

Senior

Röyksopp

Norbegiarren laugarren estudioko diskoa da hau. Beti bezain ilun eta misteriotsu izaten jarraitzen dute, eta melodiarekin jolasteko abilezia mantentzen dute. Pasa den urtean Junior argitaratu bazuten, orain Senior dator, tonu serioagoa duen diskoa. The Drug, mmm, the drug, bidaiatzeko abesti perfektua.