hurrengoa
david prowse    1935eko uztailaren 1ean jaio zen, Bristolen.
Bi metroko altuera eta 118 kiloko mutil puska honek halterofilia txapelketa ugari irabazi zuen.

Erresuma Batuan ezagun egin zen 1971an ¨the Green man¨ kanpainan parte hartu zuenean.

Kanpaina horrek haurrei errepideak gurutzatzen irakasten zien. Lan horrexegatik jaso zuen Inperio Britaniarraren domina.

Darth Vader-i gorputza eman zion aktorea da Prowse. Ingelesa eta ahots finekoa izaki, James Earl Jones-ek bikoiztu zuen.

Frankesteinen gorputzean hiru filmetan hartu zuen parte.

Orange Clockwork mitikoan bizkarzain isilaren papera egin zuen.

Londonen bizi da. Gimnasio baten jabe da eta iaz adierazi zuen, elegantzia britanikoz, prostatako minbizia duela.