hurrengoa
vargas girls    Joaquin Alberto Vargas y Chavez Arequipan (Peru) jaio zen 1896. urtean. Lehen Guda mundiala aurretik Europan arte ikasketak egin zituen eta 1916. urtean AEBtara joan zen Ziegfeld Follies eta Hollywood-eko estudio ezberdinetarako lan egitera. 1940. urtean famatu egin zen Esquire aldizkarirako marrazten hasi zen "Vargas Girls" sailagatik. Vargas izan zen gerora hain ezaguna egingo ziren "pin-up
girl" kontzeptuaren sortzailea. Bere marrazki ugarik II. Guda mundialeko hegazkin amerikarren muturra apaindu zuen.
"Vargas" izenaren erabilpenarengatik sortutako liskarrak medio epaiketa bat galdu zuen artista peruarrak Esquire aldizkariarekin. Arazo ekonomiko larriak izan zituen 1960.urtean Playboy aldizkariak "Vargas Girls" izenaren eskubideak lortu eta berriro ere lana eskaini zion arte. Bigarren urrezko aro bat bizi izan zuen eta mundu osoan egin ziren ezagunak bere lanak. Bere marrazkietan emakume eder eta desiragarriak azaltzen dira beti, erotismo sakonekoak eta aldi berean eleganteak. Akuarela eta aerografo tekniken nahasketa finaz lortzen zituen emaitzak pareka ezinak ziren, eta egun ere oso gutxitan lortzen dugu ikustea peruarrak zuen teknika maila. Ez da kasualitatea munduan dagoen aerografia artistiko saririk garrantzitsuena "Vargas saria" izena izatea. 1974. urtean Anna Mae emaztea zendu eta tristurak jota pintatzeari utzi egin zion. 1982. urtean bihotzekoak jota hil zen arte apenas marraztu zuen beste Vargas neskarik.