Herrialde Katalanetatik harik eta beherago, garaiagoak dira kostaldean topatzen ditugun eraikuntzak. Garapen urbanistiko neurrigabeak bizilagun eskaseko apartamendu bloke erraldoiez jositako itsas ibilbide amaitezin bihurtu du. Lagun batek esan zidan behin: ¨neguan han bizitzea, beldurraren kakalarriz akatzeko modukoa behar du¨.
Palmondoek, domino piezak balira landatuak, paseo maritimoetan betikotzen dira eta rotonda absurdoak besarkatzen dituzte. Inteligentziari atentatua den Marina D´Or gunean pasioan zabiltzanean, jabetzen zara erabakiak hartzen dituztenak ustelak edo ergelak soilik izan daitezkeela. Edo biak batera.
Kostaldean zehar, hutsak betetzen ditu kaleak, apartamenduak eta egiazko hiri-hotel hauek. Paisaia eta bazterrak asfalto, igerileku eta gustu txarreko jarraipen bihurtu ditugu. Udan, bainujantzi eta toailen joan-etorria, kotxeak eta bizikletak, paellak eta garagardoa. Beste sasoietan, urtearen zatirik handienean, pertsiana jeitsiak, opor(eza)gatik itxia eta ¨temporada baixa¨.
www.oriolclavera.com