hurrengoa
bodies unlimited subrosa   I  subrosa Zientzilari feminista bihurtzeko taktika eta estrategiak
Mendebaldeko zientziaren historiak gizonezko sujetua onartuaz, hau unibertsalizatu eta ikuspuntu patriarkal eta kapitalista normalizatu egin du. Sandra Harding zientzilari feministak idatzi du, generoa kontutan hartzen duen zientziak mundu eta gizarte harreman ezberdinak ahalbideratzen dituela.

Artistaren/ikertzailearen gorputza (gure gorputzak) eta eguneroko esperientzia era berean aztertzaile eta aztergai dira. Gure ikus- pegitik, gorputza gorputz post-gizatiarraren esparruan kokatzen da: gorputz banatua, sareetan sozializatutako gorputza, cyborg gorputza, generodun gorputza, ikasle gorputza, herritar gorput- za, gorputz prostetikoa, gorputz medikalizatua, gorputz gaixoa, gorputz birtuala, merkaturatutako gorputza, informazioaren gor- putza, gorputz pentsalaria, gorputz militarra, adinik gabeko gor- putza, gorputz ederra, animalia gorputza, gorputz langilea, gor- putz espirituala, artearen gorputza...

Feminista izanik nola egin zientzia? Nola egin zientzia ezberdin bat? Nola batu praktika artistiko biziak, egunerokotasuna eta ikerketa eta praktika profesional eta amateur-a? Zein da gure erresistentzia (leunaren) boterea? Zergatik dugu erresistentziarako gura hori? Nola areagotu daiteke bizia duen ororen patentifikazio eta bateratasun joeraren aurkako erresistentzia? Nola bideratu gure kuriositatea pentsamendu eta lan sortzaile batetara? Zein bide erabiltzen dituzte kapitalismoak eta patriarkatuak ezagueraren produkzioan normalizazioa lortzeko? Erresistentziarako guneak non eta nola egin beharko lukete lan? Nola ekoiztu dezakegu ezaguera berria elkarrekin? Nola eragin jasotako ezagueraren talka eta nola nahastu gauzak galdera eta metodologia berriak sortzeko? Nola aldatzen dugu albokoa eta nola gure mundua? Nola berrirudikatzen dugu geure burua espezie berri gisa sortzen ari diren eskenatoki globaletan? Bioteknologiak, bizitza formen manipulazioaren ulermenean aldaketa paregabea suposatu badu, zein norabidean eraman gaitzan nahi dugu?

SubRosak antolatutako Bodies Unlimited! tailerrak, ekoizpen, ikerketa, sormen, esperimentazio, erantzun eta errepresentaziorako taktika eta estrategia interdisziplinarrak erakusten ditu. Aurkezpen bisual eta eztabaida konbinaketa bitartez, ekintza praktikoak eginaz eta erakusketen laguntzaz, tailerraren parte hartzaileak, SubRosak proposatzen duen arte sormen prozesu irekiaren partaide da, teoria eta ikerketatik praktikara doan bidea eta alderantzizko norabidekoa ere eginaz.

Ekintzen artean, bioteknologiaren inguruko aurkezpen eta eztabaidak, ingeniaritza genetikoa, jabego intelektuala eta bizitza patenteak; laborategi-liburuen elkar trukaketa; fermentazio prozesu oinarrizkoen obserbazioa, bakterio, lizun eta legami kultura, DNA estrakzioak, web cam batekin mikroskopio bat egiteko trikimailuak; balizko espezie eta biologia berrien inguruko hausnarketak eginez; galdera berriak sortuaz; metodologia zientifikoa eztabaidatuz ( hipotesia, esperimentu kontzeptua, …: ideia berriak sortuaz eta ideia horientzat erantzunak sortuaz.