hurrengoa
thebaldian    Alemaniako Altenkessel herrian jaio zen 1939. urteko martxoaren 4an. Alfonso ¨Libero¨ Fantazzini partisano anarkista italiarra eta Bertha Heinz langilea ziren bere gurasoak.

60. hamarkadan lapurketa ugari egin zuen Italiako iparraldean. Horietako batetan ¨lapur adeitsua ¨ ezizena jarri zioten. Lapurketetako batetan emakume kutxazain batek konortea galdu zuen. Hurrengo egunean Horst-ek larrosa sorta bidali zion.

1967 eta 1968. urte tartean, Europako polizia erdia izan zuen atzetik. Bitartean, bera Parisen bizi izan zen dandy baten moduan.

1968. urtean berriro atxilotu zuten Saint-Tropez-en banku bat lapurtzen ari zenean.

1973. urtean Fossano-ko presondegitik ihes egiten saiatu zenean zaindariek bere kontra tiro egin zuten. Medikuek ozta-ozta salbatu zuten baina gorputzean eraman zituen betirako jasotako bi bala.

Komunista eta anarkistekin batera kartzeleratu zuten. Honek, presoen arteko elkartasun eta kidetasun harreman batetara bultzatu zituen eta errebelde honek bat egin zuen anarkisten pentsamenduarekin.

1999. urtean bere abokatuak barkamen eskaria egin eta Horst-ek, aspaldiko partez, berreskuratu zituen askatasun tartealdiak.

2001. urteko abenduaren 19an banku bat lapurtzen saiatu zen. Poliziak harrapatu, jipoitu eta Dozza kartzelako hospitalean zendu zen 5 egun beranduago.