laburrak
hurrengoa

giza eskubideen zine jaialdia

Askok uste dutenaren kontra, zinemaldi honetan proiektatzen diren filmak ez dira soilik salaketa erraz eta sentimendu ¨oenegeroz¨ gainezka egiten duten filmak. Fikzioa, dokumentalak, iraupen laburreko filmak, animazioak,... molde ugariko film interesgarri apirilaren 8tik 15era.

hurrengoa

gatazka sukaldea

Izen hori eman diote AEBtako Pittburgh hirian ireki duten ¨takeaway¨ jatetxe ausartari. Bere menuaren berezitasuna: AEB-ekin gatazkan dauden herrialdeen janariak soilik eskaintzea. Gastronomia afganistarra, ipar korearra, venezolarra, iraniarra,... bertara joateko aukerarik ez baduzu bisitatu ezazu behintzat euren webgune interesgarria.

hurrengoa

break on stage

Bilbon ospatuko da apirilaren bederatzigarrenean La Casillan. Munduko break dance talderik onenak (munduko txapeldun diren Jinjo Crew hegokorearrak beste batzuen artean) bilduko dituen jaialdiak honez gero ez du aurkezpenik behar. Burua galduko duzu!

hurrengoa

leioako umore azoka

Beste klasiko bat. Herri bizkaitarreko antzokiak eta kaleak antzerki eta irribarrez betetzen dituen jaialdia. Bertoko eta kanpoko konpainien lan berri eta berritzaileak ikusteko aukera maiatzaren 12tik 15era.

hurrengoa

matchboox

Gisa hontako proiektuak ikusten ditugunean itxaropen guztia galdua ez dagoela sinisten dugu. Poxpolo kaxen formatua baliatuaz, hamaika artisten lanak argitaratzen dituzte. Bilduma guztia nahi genuke gure apaletan, baina ale batzuk agorturik daudenez, sarean gozatzen ditugu. Bai, badakigu...ez horregatik.

hurrengoa

parkett aldizkaria

¨Museo txiki bat eta arte garaikide liburutegi handi bat¨. Esaldi honekin definitzen dute euren burua Zurich-en egiten den Parkett aldizkariko arduradunek. 1984. urtetik gaur eguneraino kaleratu dutena eta ekoiztu dutena bildu dute Montehermoson. Maiatzaren 22ra bitarte ikusgai artea erakutsi eta ekoiztu duen proiektua.

hurrengoa

ife

Bizitza urbanoaren egunerokotasunaren anestesiaren aurka sortu zen institutu berezi hau. Ingurumen urbanoaren inguruko analisi kritikoa eta hiriko espazioen erabilera ludikoak garatzeko estrategiak garatzen dituIFE-k. Ez duzuela ezer ulertu? Beno, sar zaitezke euren webgunean...

hurrengoa

artista berriak

90 urte igaro dira lehendabiziko artista gazteen leihaketa antolatu zenetik. Artista garaikide belaunaldi ezberdinen erakuslehio izan den leihaketa hau, denboraren iraganaren poderioz, arte biltegi izateaz gain gizarte eta historia gordailu ere izan da. Maiatzaren 14 bitarte Koldo mitxelenan ikusgai.

hurrengoa

bizikleta safaria

Suediako kaleetan barna ibiltzen ziren bizikletak jarraitzen eta aztertzen hasi ziren. Molde eta adin ezberdinekoak irudietan bildu, eta sailkatu zituzten. Bizikleta fauna migratzailea da ordea eta tarteka migrazio horiei jarraiki europako bazter esberdinetan ere antoalzten dituzte safariak.

hurrengoa

beleza malandra ateneoa

Bermeon ireki berri duten Beleza Malandra Ateneoan, kultura eta artearekin zerikusia duten egitasmo ezberdinak antolatzen hasi dira. Hiriburuetik kanpo honelako egitasmoak martxan jartzen direnean poztu egiten gara, eta Bermeoko kasuan, kultura alternatiboan urteak lanean daramatzan jendea dagoela dakigunez jarduera interesgarriak izanen direla badakigu.

hurrengoa

malandain ballet

Maiatzak 5 eta 6ann Biarritz-eko balleta etxera itzuli eta Europa osoan dantzatzen ari diren Romeo & Juliette obraren 3 emanaldi eskainiko ditu. Aukera polita, obra klasiko bat ballet garaikidean dantzatua ikusteko.

hurrengoa

makala bira

The balde party ugaritan dantzan eta izerditan jarri gaituen Disko Jartzaile handiak bira antolatu du Europako klub ezberdinetan. Udaberriko gau batean hemen, hurrena Berlinen. Udan ordea zarauzko olatuetan dantzan ikusiko duzue.