hurrengoa
rubber duck    XIX. mendean, gomaren asmakizunarekin batera azaldu ziren lehendabiziko gomazko ahateak.

1970ean egin ziren ezagun, Jim Hensonen saioan Epik bere bainu lagun gisa aurkeztu zuenean.

Orduz geroztik, hamaika kolore, arraza, sexu eta erlijiotako ahateak ikusi ditugu.

2001an, The Sun egunkariak Elizabeth II-aren irudia argitaratu zuen, bainuan, koroadun gomazko ahate bat zuela. Epe laburrean, gomazko ahateen salmenta % 80ra igo zen.

2007an, Charlotte Lee-k, 2.583 gomazko ahate ezberdinen bildumaren jabeak, Guiness errekorren liburuan bere izena sartzea lortu zuen.

Dozenaka herri eta hiritako ibaietan gomazko ahateen lasterketak egiten dira. Halifaxen ospatzen den Ken-Ducky Race da ezagunena. Milioi bat kanadiar dolar banatzen da sarietan.

1992ko urtarrilaren 10ean, Ozeano Barea zeharkatzen zuen barku baten kontainerra uretara erori zen, eta orduz geroztik milaka gomazko ahate ibili dira ozeanoetan barna. Indonesia, Australia, Hego Amerika, Alaska, Japonia, Errusia eta Ozeano Atlantikora iritsi dira. Ozeanoetako mareak aztertzeko oso baliagarriak izan dira.

Mendebaldeko kulturan pop ikono bihurtu da gomazko ahatea.