memoriaren mapa yosigo
irudia
Aldizkarian argitaraturik azaltzen diren argazki hauek “Memoriaren mapa” izeneko proiektuaren aleak dira. Niregan emozioren bat piztu duten objektu, momentu, toki edo pertsonen bilduma bat.
Analogikora hurbiltzeko asmoz jaio zen proiektua. Ez dakit zergatik baina badira medio digitalarekin jaso ezin ditudan hainbat gauza. Ez dira arazo teknikoak, sentsazio kontu bat da.
Sentsazio bereziak dira, pelikula errebelatzera eramatea, karretean dauden argazkiak ahaztea (ezabatzeko aukerarik gabe), inperfekzioetaz gozatzea…azaltzen eta defendatzen zailak zaizkidan gauza mordoa dira, baina hor daude eta asko estimatzen ditut.

www.yosigo.es/diary