hurrengoa
thebaldian    Ixtebe Pellot Hendaian jaio zen 1756. urtean. Euskal Herriko azken kortsario ezaguna izan zen.

Le Renard Basque ezizenez (Euskal azeria) zen ezaguna.

13 urterekin ontzi mutil bihurtu, eta 23 urte zituela komandante izatera iritsi zen. Frantziarren babesean Espainiako eta Ingalaterrako barkuei lapurretan aritu zen.

Ez zuen odol egarririk, eta bere etsaiei bizitza barkatzen zienez, etsaien artean ere izen ona zuen. Cork-eko espetxean, esate baterako, bisitak eta jan eta edan ugari izaten zuen egunero.

Haren ihesak mitiko bihurtu ziren. Soldadu edo erromes mozorroturik, Espainiako eta Ingalaterrako kartzelarien burukomin handiena zen. 1812an dirutza bat eskaintzen zuten haren buruaren truke.

Bere gizonak askatzen iaioa zen. 1812an, enbaxadorez mozorroturik, bere tripulazioko lau marinel askatu zituen Baionako presondegitik.

Napoleonek Frantziako armadan sartzeko eskatu zion. Wellington ingelesak (40 urtez etsai izan zuenak) gauza bera eskaini zion. Biei ezezkoa eman zien.

1815etik 1826ra Hendaiako alkate izan zen. 1856an hil egin zen, 91 urte zituela.

Hendaiako Beltzenia karrikak haren omenezko hilarria du. Urtero, urtarrilean, Hendaiak San Bixente (Bixintxo) patroia omentzen duenean, umeak kortsarioz mozorrotuta irteten dira herriko kaleetan ilaretan, Ixtebe Pelloten itzulera ospatzeko.