audio
hurrengoa

Look around the corner

Quantic & Alice Russel with the Combo Bárbaro

Colombian grabatu dute Quantic-ek eta Alice Russel-ek beren proiektu berria. Garai batean elkarrekin soul funk doinuekin aritu ostean, oraingoan, Combo Bárbaro taldearen laguntza izan dute giro latinoak eta beroak sortzeko. Hego Ameriketako musikaren nortasuna erakusten duten kantuen artean, “Bogaloo 33” aukeratu dugu.

hurrengoa

Time and place

Eli ‘Paperboy’ Reed meets The Pepperpots

Egun egiten den soul berriaren erakusle nagusietakoak dira Eli “Paperboy” Reed eta The Pepperpots. Lau abestik osatzen duten Time and place EPa grabatu dute elkarrekin, eta soul klasikora gerturatu dira. Horretarako, Lee Moses, Jimmy Lewis eta Fontella Bass-en bertsio dotoreak grabatu dituzte.

hurrengoa

El camino

Black Keys

Dan Auerbachek eta Patrick Carneyk osatutako
bikoteak Danger Mousekin landu ditu El Camino
diskoko abestiak. “Lonely boy” kantuarekin dantzatu
bazenuen, blues, garage, rock eta soul musika batzen
dituen lan honetan “Dead and gone”, “Stop stop”
eta “Hell of season” kantuek kutsatuko zaituzte.
Azkarra, zikina eta zuzena.

hurrengoa

Hunted by the snake

Cancer Moon

Euskal Herriko 90eko hamarkadan egindako
rockean ahaztuta geratu zen Cancer Moonen arima
berreskuratzen du Hunted by the snake lehen diskoa
biniloan berrargitaratu izanak. Discos Crudosek
bultzatutako argitalpenean gurean inoiz egin den
diskorik indartsuenetakoa eta gordinetakoa aurkituko
duzue. Ezinbestekoa.

hurrengoa

Hurry up, we´re dreaming

M83

Anthony Gonzalek gidatutako proiektuak 2011ko
abestia osatu zuen: “Midnight in the city”. Baina,
80ko hamarkadako ukituak erakusten dituen bezala,
arribitxi gehiago ere ezkutatzen ditu disko honek,
“Reunion” abestia, esaterako. Lan epiko bezain
disdiratsua da, emozioz betea datorrena.

hurrengoa

Father, son, holy ghost

Girls

Abesti lasaiak eta intentsoak nahastuz, disko biribila osatzea lortu du Girls taldeak. “Honey Bunny” bezalako single errazak ere bildu dituzte, baina, orokorrean, “Die” eta “Vomit” bezalako abestien intentsitatearen arteko nahasketak egiten du berezi disko hau. Indie musikan ere bada kontuan hartzeko talderik.