hurrengoa
lehendabiziko pajak    Koskortu gabeko haurrak ginenean, izaren kontra igurtzita edota eskulan instintibo batekin egiten genuen. Baina, deskubrimendu instintuaz haratago, desio sexualak bultzatutako lehendabiziko masturbazio kontzienteak nerabezaroaren atarian gauzatzen ditugu. Eta une hori izaten da gure bizitzan egiten dugun deskubrimendu
handi eta, ziurrenik, iraunkorrenetarikoa. Gure gizartean, lehendabiziko musua edo lehendabiziko bikote harreman sexuala mitifikatu badira ere, autosexurako dugun gaitasunaren deskubrimendua da benetan bizitza aldatzen diguna.

Eta deskubrimendu horretan, Pako Aristi idazlearen Kcappo (Tempo Di Tremolo) liburua, eta ondoren iritsi ziren Irene (Tempo Di Adaggio) eta Krisalida (Tempo Di Tempo) laguntza handikoak izan ziren nire ikastolako klasekide guztientzat. Urteak pasa ahala, eta oso tarteka egiten ditugun afarietan, komentatzen ditugu oraindik. Latinez buruz dakizkigun hiru esaldi bakarrak izateaz gain, gutariko asko akordatzen gara zein orrialde
irakurtzen genituen behin eta berriro (49, 67, 112...). Klaseko neska eta mutilentzat deskubrimendu itzela izan zen literaturak plazerra emateko zuen gaitasun hura. Eta trioa ez, baina trilogia zer zen ere liburu horiei esker
ikasi genuen. Ostean, Joxean Sagastizabalen Jolasean deskubritu genuen. Berehala bihurtu zen ikastolako liburutegiko libururik mailegatuena. Liburuko orrialdeak belzten joan ziren erabileraren (eta gure esku zikinen) ondorioz. Nork esango zigun gure lehendabiziko aldizkari pornografikoak literaturan topatuko genituenik. Orduztik ez diogu irakurtzeari utzi... ezta pajak egiteari ere...


Sang Sik Hong artista korearrak plastikozko tutu edo pajitak erabiltzen ditu sentsualitate eta erotismo handia darien lanak egiteko.