hurrengoa
the baldians 33    Naki jaunak haurtzaroan eskola utzi, eta lorazain hasi zen Hegoafrikako Cape Town hiriko ospitalean.

Lorategiaz gain, esperimentuetarako zituzten animaliak zaintzen zituen.

Apurka-apurka, anestesiak jartzen, puntuak ematen eta gisa horretako lanak egiten hasi zen.

Hain zen iaioa, ezen, medikuen onespenarekin, animaliei ebakuntzak egiten hasi zen.

1967an, Barnard doktoreak lehendabiziko bihotz trasplantea egin zuenean, Denise izeneko gaztearen gorputzetik bihotza atera zuen zirujau taldean egon zen Hamilton Naki.

Apartheidaren Hegoafrikan, ordea, hura delitua zen, eta, ofizialki, Naki jauna beti izan zen lora zaina.

Barnard do koteak, hil aurretik, zera esan zuen: “Naki jauna ni baino trebeagoa zen teknikoki eta, gainera, ikerlari azkarra zen. Beste gizarte batean, urrutira iritsiko zatekeen”.

2002. urtean, Mapungubwe domina eman zion gobernuak medikuntzari eginiko ekarpenarengatik.

Baina, 2005ean zendu zen arte, lorazain pentsioa jaso zuen.