hurrengoa
the baldian 34: Mitrofan    Mitrofan, basotik bahitu zuten kumea zenean, domestikatu, eta kaiola batean izan zuten, ehiza txakurren usaimen ahalmena entrenatzeko.

Kaiola berean, Mashka izeneko hartz eme lirain batekin bizi zen.

Lasaia eta apur bat lotsatia zen, eta haurren eskuetatik jatenzuen, Serguei Starostin izeneko zaindariaren hitzetan.

Gau batez, 4 urte eta 120 kiloko hartza kaiolatik atera zuten, vodka eta eztiaz mozkortu, eta Vologda natur parkera eraman zuten.

Mitrofan tiro bakar batez hil zuen, 2006an, legez kanpoko ehiza ¨eszenifikazio¨ batean, WWF-Spain erakundeko ohorezko presidenteak.

Kaiolan beste hartz bat sartu zuten, baina Vyacheslav Pozgalevdado, natur parkeko zuzendaria, eta hiritarrak konturatu egin ziren, eta Novolenskoye hiriko biztanleek Mitrofanen asasinatoa salatu zuten.

WWF-Spain erakundeko ohorezko presidenteak potroak igurtzi, eta Afrikara egingo zuen hurrengo bidaia prestatzen hasi zen.

Mitrofan Camilekin bizi da hartzen zeruan.