etxe hutsa
irudia
Elkar ezagutzen ez zuten sortzaile batzuek, banaka, Bilboko etxebizitza huts batean argazkiak ateratzeko aukera izan dute. Argazkilari bakoitzak bere begiradaz miatu eta islatu du etxe hutsa. Argazkilari hauen lana ikusgai izango da hainbat erakusketatan 2013an zehar BlackBoxBilbao aretoan.

Nork jarriko dio musika maitasun
kantu honi?

Maritxu Urizarri egunero Marie Brizar
kopatxo bat edatea gustatzen zitzaion.
Berpiztu egiten zuen.
Eta hala izan zen bere alabek erresidentzia
batera eraman zuten arte. Baina bera
baimenik gabe atera, eta bere etxera
itzultzen zen. Eta, bertan, apur bat edan,
eta asko erretzen zuen
Egun batez, kaleko ateak itxita topatu
zituen arte. Gero burua galdu zuen, hitz
egiteari utzi zion, eta bere pisua hustu
zuten. Dena eraman zuten. Marie Brizar
botila ireki berri bat besterik ez zuten
utzi. Eta Maria Urizar bera.
Bi musu maritxu,
Bi zurrupada eman eta bizi!


Kredituak / Credits
Eragilea / Promoter: Xabier Rementeria.
Ignacio Fernández Téllez, BlackBox Bilbao aretoaren arduraduna. blackboxbilbao.com Argazkilari hauen lana ikusgai izango da erakusketa ezberdinetan 2013. urtean zehar BlackBoxBilbao aretoan.

Argazkilariak / Photographers
Josu Igartua, MIkel Alonso, Ignacio Fernandez Téllez, Alfonso Batalla, Cesar Azcarate arkitektoa eta Carlos Marcote margolaria.