hurrengoa
am dram    Zergatik egiten du jendeak antzerki amateurra? Gauza bat ziurtatu daiteke, diruagatik ez da.

Ezusteko langabezi aldian egonda, Donostian finkaturiko Theatrola (Kattuarraiak-en kidea) antzerki taldearentzat Gona Gorriak antzezlana idatzi zuen Ainhoa Agirreri gehien poztu zuena “hau egin daiteke” ohartzea zen, “...azkenean, edonork produkzio bat egin dezake, gogoz arituz gero.”

Lotsatia den edonorentzat, ezezagun talde baten aurrean ikuskizun bat egin eta barregarri geratzea izan daiteke pertsona horren ametsgaiztorik handiena. Hala ere, eskenetoki batera inoiz igoko ez liratekeen pertsonak dauden moduan, badira taulara igo gabe bizi ezin direnak ere.

¨Zergatik egiten dut? Hori egin gabe ezin naiz egon!¨ dio 64 urtetako Crystal-ek. 11 urtekin hasi zen antzerkia egiten.¨Nire bizitza bihurtu da¨.“Edonora joanda ere, beti bilatzen dut bertako antzerki taldearen bat lagunak eta komunitatearekiko harremanak lantzeko” dio Chrissie-k, orain 20 urte Australiatik Londonera heldu zena eta egun Richmond Shakespeare Society (Londoneko mendebaldean), antzerki taldeko partaide dena.

Alderdi sozial nabarmenaz gain ikuslego baten aurrean antzezteko badago askoz sakonagoa den motibazio bat. Batzuk txikitatik izaten dute grina,¨Oroitzen dut nola txikitan, auzoko izkinako dendan jendearen gozamenarako You are my sunshine abesten nuen” esaten du gaur egun jubilatua dagoen Evelyn-ek, Proscenium taldeko Mark-ek bere familiaren aurrean antzeztu egiten zuen haurra zenean.“Lau anai-arrebetatik txikiena nintzenez, atenzioa nireganatzeko modua zen beharbada egun osoa antzetzen ibiltzea”.

Hala ere, aktore gehienek ez dute atentzio berengantu nahi izaten, normalean alderantzizkoa izaten da. Antzeztearen zirrararik handienetako bat zure buruarengandik aldi motz batez ihes egitearen aukera da.¨Ni naizen horrengandik atsedena hartzea eta beste baten larruan ibiltzeko aukera asko gustatzen zait” dio Chrissie psikologo ohiak. Evelyn ados dago:“Beste pertsona bat denboraldi batez izatea da nik maitatzen dudana. Ama gaztea nintzenean gogoratzen naiz nola gazteagotzen ninduen inoiz haurzapirik ikusi ez zuen debuntante gazte xarmangarri baten papera antzezteak obra batetan.”

Eta noski, dirurik ez dagoen arren eta zure denbora librean egiten duzula kontutan hartuta ere, antzerki amateurrak duen abantaila handienetariko bat aukeren aniztasuna da.¨Profesional gehienek sekual egingo ez dituzten errolak egin ditzakezu…bizimodua ateratzeko beharrik ez dago eta munduko antzerkigile onenen lanekin egin dezakezu lan¨ dio Crystal-ek.

1963. urtean Edwin R Schoell akademiko Britaniarrak idatzi zuen: Badago, batez ere profesionalaren arloan, ¨antzerki amateurra¨, obra amateurrak antzezteko sortua dagoenaren sentsazio bat. Hau da, antzerki amateurrak artea izateko batere gogorik ez duela, entretenimendu arina dela.”

Esaiezu Proscenium taldekoei beren produkzioek ez dutela artea izan nahi. ¨Niri urte hauetan gehien gustatu zaizkidan pertsonaiak Salieri Amadeus-ko Salieri, Macbeth, eta Becket-en Waiting for Godot-ko Vladimir izan dira. Gutxien gustatu zaizkienen artean Chekhov’-en Trigorin The Seagullen da¨ esaten du bere bizitza osoan aktore amateurra izan den Mark-ek.

¨Profesionala izanik inoiz lortuko ez zenituzkeen errolak egiteko aukera zabaltzen zaizu askotan¨ dio Crystal AmDram zaleak. Askotan antzerki profesionala eta amateurra ezberdintzen dituena ez da antzezpenaren kalitatea, diru eta denbora mugatua izatea baizik. ¨Lasaitasun sentsazioa hartu genuen gure lehen emanaldia egin eta gero, batez ere ikusleriari gustatu zitzaiola ikusirik¨ esaten du Ainhoak.

¨Eta konturatu ginen, antzerki amateurra gehiago eginez gero, oso lan ona sor genezakeela. Ikusten duzu hor sartuta dagoen jendeak gauza handiak egin ditzakela. Badaude [Theatrolan] oso aktore onak, eta denbora gehiago izanez gero, sakontasun eta kalitate handiko lanak egingo lituzketenak. ¨Azkenean, produkzio profesionala ikustera bazoaz, beno, profesionala izan daiteke baina bien artean ez dago diferentzia handirik. Eta horrek erakusten du denbora gehiago eta infrastruktura hobeagoarekin, antzerki talde amateurrek oso lan onak sor ditzaketela.

adibide gorri bat

Ainhoa Agirrerentzat, Gona Gorriak lanaren sortze prozesua ez zen batere ohikoa izan. Langabezian zegoela proiektu bati ekin zion. 60. hamarkadako Donostian bizi ziren emakume batzuei buruz idazten hasi zen. ¨Menturaz hasi zen dena. Egun batean lagun batzuekin nengoen eta antzezlanei buruz ari ginela, horrela bota nuen zergatik ez dugu bat egiten? Ez zegoen erreakzio handirik baina inork ez zuen ezetz esan. Orduantxe, aktore gehienak emakumeak zirela kontutan harturik, ekin nion gidoia idazteari¨.

Ainhoaren lagunen kemen eta gogoek Gona Gorriak-eko pertsonaien izaeran eragin zuzena izan zuen. Idazten hasi zenean ez zekien nola bukatuko zuen historia.¨Hasiera batean, lehenengo ekitaldia idatzi eta aktore guztiei erakutsi nienean, nire baitan pentsatu nuen ¨ea zer esaten duten”. Igual ez zen beren gustukoa izango edota beren buruak halako erroletan ez zituzten ikusiko… Baina erantzuna bestelakoa izan zen: “Benga, idatzi bigarren zatia”. Bigarren ekitaldia eta gero hirugarrena ere idatzi nituen.

Lana idaztea oso dibertagarria izan zen eta komedia kutsua izateak nire lan egoerekiko kezkak ahazten lagundu zidan.¨Emaitza genero pot-pourri-a da eta azkenean antzerki zaharrari omenaldia ere bada. Badago komedia, azpijokoa, pistak, historia, dantza, magia… Parodia asko dago. Helburua ikuslegoari antzrkiak irauten duen bitartean ongi pasa araztea da.

Prozesu honetako alderdi atseginenetariko bat Ainhoarentzat parte hartu zuten bere lagunek eta ustezko ez-aktoreek jarritako gogoa izan zen. ¨Horrenbeste jendeak niri baietza emateak harritu ninduen¨.“Ederki, antzerki eskolara joaten nintzen” edo “Betidanik antzerkian egin nahi izan dut” eta horrelakoak esaten zizkidaten. Ainhoa berehala ohartu zen prozesuaren parterik zailena ez zela hamabost aktoreen agenda koordinatzea. ¨Entseiatzeko tokia behar duzu. Horretarako udal baimena behar duzu. Elkarte baten izaera juridikoa behar duzu. Paper-lan guztia egin, dena finantzatu behar duzu (euskarriak, jazkerak,...). Materialeak gordetzeko tokirik ez baduzu, batzutan gauzak zabor ontzian bukatzen dute. Theatrola taldearen zorionerako oztopo handi bat gainditua zegoen:“Kattuarraiak sortua genuen ordurako eta horren bidez udalaren lokal bat eskura genezaken entseiatzeko. Edozein motako kontratua lortzeko beharrezkoa den IFZ zenbakia geneukan... Hori gabe ezinezkoa zen antzezlana aurkeztea¨.

Tamalez, antzerki taldeek izaten dituzten oztopo hauek, egun gure adinako jendeak dituen arazo berberen isla dira:¨Estatuak eskuragarri jartzen dituen dirulaguntzak ez datoz bat gaur egungo errealitate ekonomiko eta sozialekin bat¨ dio Ainhoak.¨Estatuak suposatzen du 30 urte gorako bazara, lanean ari zarela, hipoteka bat ordaintzen ari zarela eta seme-alabak dituzula. 30 urte baina gutxiago baldin baduzu dirulaguntza batzuk eskura ditzakezu baita 65 urte baino gehiago baldin baduzu ere. Jubilatua zara eta beste talde sozial batean zaude. 30 eta 65 arteko adina edukiz gero oso zaila duzu antzezlan bat taularatzea. Egin nahi baldin baduzu, zuk ordaindu beharko duzu zure poltsikotik¨.