hurrengoa
Florence Foster Jenkins    Florence Foster Jenkins 1868. urtean jaio zen Pennsylvanian.

Haurra zenetik musika ikasi nahi izan zuen. Aita, aberatsa bazen ere, ez zuen bokazio hura ongi ikusten.

Florencek, bere helburua lortzeko, gazte-gaztea zelarik Frank Thornton Jenkins izeneko zientzia gizonarekin ezkondu zen.

Berehala dibortziatu zen eta pianista eta irakasle gisa hasi zen lanean. 1909an aita hil eta herentzia puska bat eskuratu zuen. Orduan opera kantari bihurtzeko bere ametsa beteko zuela erabaki zuen.

New Yorken, Verdi Club-a sortu eta kantu errezitalak ematen hasi zen. Ama hil zenean hiriko aberats ofizialetako bat bihurtu zen.

Saiatu arren, ez zuen kantur ako dohairik. Florencek ordea ez zuen amore ematen eta bere emanaldiak arrazoi okerrengatik bada ere berehala ospetsu bihurtu ziren.

Grabaketak egin eta diskoak ere atera zituen. Interneten entzun daitezke ¨diva¨ honen xaramel eta armoniak.

Emanaldiet n luzitzen zituen jantziak berak egiten
zituen, eta bere ahotsaren parekoak omen ziren garaiko kritiko en esanetan.

1944. urtean, urriaren 25an, Carnegie Hall-en eskaini zuen kontzertua. Sarrerak atera ahala agortu ziren.

Emanaldia eskaini eta hilabetera hil zen, 76 urte zituela, bere ametsa bete zuen Florence Foster Jenkins handia.