audio
hurrengoa

junip

junip

Lagun arteko jolas bat bezala hasi zenak sustrai sendoak sortu ditu. Horrela, Junipek bere bidea eraiki du elektronika geldoa eta pop garbia nahastuz. Jose Gonzalezen jarraitzaileek taldean egiten duen abeslari lanarekin konformatu beharko dute momentuz. Diskoa ez da aurrekoa bezain sendoa, baina baditu momentu ahaztezinak, batez ere “Your life your call” eta “Line of fire” abestietan biziko dituzunak.

hurrengoa

yessir whatever

quasimoto

Madlib (Otis Jackson) hip hop abeslariaren Quasimoto proiektuak bere kantuak sortzeko erabiltzen duen sormen prozesua ulertzeko gidaliburua argitaratu du. Aurreko lanetan baztertutako kantuez osatutako diskoa da. Ez da entzuten erraza, hainbatetan esperimentu hutsean gera daitezkeen konposaketak erakusten dituelako. Baina gustuko ditugu horrelako frikikeriak.

hurrengoa

once I was an eagle

laura marling

23 urte besterik ez dituen abeslari honek urteko lan sendoenetakoa argitaratu du. Mumford & Sons
bezalakoekin kolaboratu izana itzalean utzi, eta bere ahotsarekin sortutako abesti handiek deitu digute arreta. Ethan Jons ekoizlea eta txelo baten laguntza bakarrik izan ditu bidaia-lagun diskoa osatzen duten hamasei kantuetan. “I was an eagle” eta “Once” dira gu gehien markatu gaituztenak, baina merezi du diskoko gainontzeko kantuetan murgiltzea.

hurrengoa

kveikur

sigur rós

Maitatu edo gorrotatu egingo dituzun arren, onartu
beharra dago azken hogei urteetako post rock anbientalaren ezinbesteko erreferentzia dela talde islandiarra. Erronka berria du eskuartean hirukote
bezala gelditu ostean. Aldaketa honek soinu zuzenagora eraman ditu, apaingarriak eta soinu kapa
ezberdinak baztertuz. Gordina eta sendoa da, beti
bezain misteriotsu eta indartsua, eta, seguruenik,
inoiz baino maitale gehiago izango ditu.

hurrengoa

one true vine

mavis staples

Mavis Staples soul abeslari ezagunak Jeff Tweedyren laguntza izan du beste behin disko berria grabatzeko
orduan. Ekoizpen lanaz gain, instrumentu gehienak jo
ditu Tweedyk. Funkadelic edo Low bezalako taldeen
bertsioen alboan, konposaketa handiak datoz eta
gospel disko sakon baten aurrean gaudela esan dezakegu. Besteak beste, Staplesen ahotsa inoiz
baino barrurago sentitu dugu abesti hauekin.

hurrengoa

antenna to the afterworld

sonny and the sunsets

Martitzarrez eta estralurtarrez betetako unibertsoa
da Sonny Smithena. Sintetizadoreen soinuak dimentsio berezi bat ematen die kantuei eta Velvet
Underground bezalakoen doinu esperimentalenak gogorarazi dizkigu beste behin. Abesti on asko baina
guk hauek gomendatzen dizkizugu: “Dark corners”,
“Girl on the street” eta “Path of orbit”.