hurrengoa
ben&ben: utopiaren bila    Tabakalerak antolatutako Zinea pertzepzioa eta muturreko egoerak izeneko tailerrean izena eman genuen. Bertan, Garbiñe Ortegak bideratuta, zinema esperimental garaikideko bi izen, beno, izena konpartitzen duten bi abizen ezagunek, Rivers eta Russell, beren lanak erakutsi zizkiguten.

Rivers-en lana, organikoagoa, zinematografikoagoa da. 16 mmtan filmatu, eta berak errebelatzen du material guztia. Bere lanetan, kutsu dokumentaleko piezetan, begirada antropologikoa nabarmena da. Russellen lanak ere kutsu antropologikoa du, baina zentzu akademikoago batean. Russellen lanean arrazoiak, zentzuak, pisu berezia du.

Zinema formatuaren manipulazio-maila nabarmenagoa dela esango genuke. Rivers-en kasuan, badirudi guztiak instintuak eta zoriak bideratua dela. Zinema esperimentalaren inguruan pizten den betiko eztabaidaz paso egingo dugu zuzenean. Gaindituta dagoela uste dugu. Bide berriak ibili eta beldurrik gabe begiratzeko aukera hartzen duen film eta egile oro definitu genezake esperimental gisa. Ikusentzunezkoak eskaintzen dituen aukerak askatasunez erabiltzea da esperimentatzea.

Askotan, ordea, aipatutako askatasun hori, gehiegizko intelektualizazio baten pean erortzen da. Kontzeptualizazioak guztirako arrazoi eta egitura teorikoak bilatu eta azaldu beharrak, hain zuzen ere, zinemak berezkoa duen magiaren kontra ez ote duen egiten galdetzen diogu behin baino gehiagotan geure buruari.

Bi egileen bakarkako lanak ikusteaz gain, interesgarria dena da, berez, status bat duten bi egile hauek elkarrekin filmak egiten hasi izana. Nola gidatu film bat bi Ben direnean gidari? Elkarlan honen eta biak batzen dituen ¨utopia¨ kontzeptuaren inguruko hausnarketa interesgarriek, besteak beste, ¨A Spell To Ward Off The Darkness¨ filmera garamatzate. Hain zuzen ere biek amaitu eta erakutsi berri duten lan bitxira: hippy komuna batean antolatutako elkarbizitza, basoan barna eginiko walk-movie eta
row-moviea, western lisergikoa eta Eskandinabiako black metala batzen dituen lana.

benrivers.com
vimeo.com/dimeshow