paper
hurrengoa

la vida en una cuchara-remolacha

miguel rocha.devir

Komikilari portugaldarraren lan honek ez du parekorik. Bide berri eta artistikoak bilatzen ditu lan honetan. Aspaldian ikusi dugun lanik koloretsu eta piktorikoena da. BiƱeta bakoitzak koadro independente bat osatzen du. Eta marrazki lana ederra bada, errealismo magikoaren iturritik edaten duen narrazioak asko laguntzen du ere atmosfera berezia eta bereiztua lortzerako orduan.

hurrengoa

zeuk aukeratzen duzu.

Gipuzkoako eliza ebanjelikoko agintariek arima zerura begira izango dute, baina sinisdunak erakartzeko estrategiak oso lurtarrak eta kale mailakoak dira. Eta hau, laudorio gisa diogu. Eurek argitaratutako triptiko-pastitxe-komiki honetan oso modu erakargarrian zuzentzen zaizkigulako. Gu, honez gero erlijio kontutan txertoa jasoa dugu, baina ezin ukatu eskuorri honen umore beltzak erraz kontagiatzen zaituela.

hurrengoa

13,99.

frederic beigbeder.anagrama

Ez da liburu berria. Badakigu. Baina zer egingo diogu ba, guk orain irakurri dugu. Gutxitan komentatzen ditugu gainera hemen atera berriak diren liburuak. Nobedadeak baino harritu eta aipatzea merezi duten paper ekoizpenak komentatzen ditugu. Publizitate munduaren tripakiak erakusten dizkigu, egun Frantziako letren "enfant terrible" horietako bat den Monsieur Beigbeder. Bagenekien publizitatearen mundua ustela eta faltsua zela, baina ongi datorkigu, tarteka genekien hori gogoratzea, badaezpada.

hurrengoa

zertaz ari garen maitasunaz ari garenean.

reymond carver. elkar+alberdania.

Pasadan mendeko idazle estatubatuar ezagunenetarikoa da Carver. Carver-en literatura ez da literatura unibertsala. Mendebaldeko literatura da. Bere istorioek gordetzen duten mina eta ezinegona bizitzeko, mendebaldeko gizarte eta harreman indibidualen nondik norakoak ezagutu behar dira. Hain da zorrotza eta zehatza bere luma giza miseriak azaltzerakoan bere pertsonaien atzean beti Carver beraren aurpegia azaltzen zaigula. Koro Navarroren itzulpena ere aipatu nahi genuke. Erraz transmititzen digu Euskaraz Carveren unibertsoa.