hurrengoa
the baldian: yolande fox    Alabamako Mobile hirian jaio zen 1929. urtean, Betbizi abizeneko jatorri euskalduneko familia katoliko batean.

1951. urtean eta bainujantzian posatzeari uko egin bazion ere, pronostiko guztien aurka Miss America izendatu zuten.

Eta ongi baliatu zuen aurre rantzean izendapen hura. Feminismoa, arrazakeria eta beste hainbat aldarrikapenetan parte hartu zuen.

Miss America koroa Smithsonian institutuari eman zion.

Joe Dimagioren neskalaguna izan zen garai batean baina Matthew Fox ekoizlearekin ezkondu zen.

Opera kantari ere izan zen eta Mobile Opera erakundearen sortzaile. Off Broadway Theater sortzen ere lagundu zuen.

¨The Swing Set¨ izenez ezaguna zen kultureta, bizizale eta aktibista progresisten taldeko partaide izan zen.

Argeliako gudan erresistentzian aritu zen Cherif Guellal ezagutu eta harekin maitemindu zen. Harekin bizi izan zen Argeliako liderra 2009an hil zen arte.