aurpegi bikoitza sebastian bieniek
irudia
Edward Mondrake bi aurpegirekin jaio zen. Noble familia batean jaio izanagatik, mediku ugari pasa zen bere aurpegien aurretik. Edward-ek esaten zuen bere lepoaren bestaldeko aurpegiak, gauetan, deabruaren hizkuntzan hitz egiten ziola. Medikuetako bakar batek ere ez zuen ebakuntza egiteko ausardiarik izan. Tom Waits-ek kantu hau idatzi zuen Alice operarako, Mondrakeren istorioa kontatuz.

Edward gizajoa

Edwarden inguruko albisteak entzun dituzu?
Lepo aldean beste aurpegi bat zuen
Emakume edo neskatxa baten aurpegia zen?
Hura kentzeak akatuko zuela zioten
Edward gaixoa kondenaturik zegoen.

Aurpegiak irri eta negar egin dezake
bere deabruko bikia zen
eta gauez hitz egiten zion
infernuan soilik entzuten ziren gauzetaz
Banatzea ezinezkoa zen
bizitza osorako kateaturik.

Azkenik kanpaiek bere kondena doinua jo zuen
gela batean gorde eta balkoiko burdinetan zintzilikatuta
bi aurpegiak sostengatzen zituen lepotik urkatu zen

batzuk uste dute emakumeaz libratu zela
nik ongi ezagutzen nuen ordea
eta emakumea izan zen
Edward infernura eraman zuena.