droga planetak Sarah Schoenfeld
irudia
Nola sentitzen zara droga bat hartzen duzunean? Nola irudikatu droga baten efektua? Galdera horiek egiten zizkion bere buruari Sarah Schoenfeld artistak, Berlingo nightclub batean lan egiten zuenean. Erantzunen bila, bere argazki estudio txikia laborategi bihurtu zuen. Bertan, droga legal eta ilegalak likido bihurtu, eta, argazki negatiboetan isuri ostean, erreakzio kimiko horiek handitu egin zituen. Proiektu honi All You Can Feel (Sentitu dezakezun guztia) izena jarri zion.