hurrengoa
free video games!!    Molleindustria, bideojokoen balio sozial eta politikoen inguruan eztabaida piztu nahi duen artista, diseinatzaile eta programatzaile talde italiar bat da. Ezin dugu honez gero bideojokoek gure egunerokotasunean duten eragina baztertu. Azken urteotan bideojokoen industriak goruntza egin du nabarmen, zinearena gaindituaz eta egunero hazten da ere emakumezko eta pertsona helduen gerturatzea mundu honetara. Beste medioak baino azkarrago eta arrakastatsuago garatzen ari da. Iragarki bideojokoak daude, hezkuntza bideojokoak edo eta hauteskunde garaietarako bideojokoak. Adibideak besterik ez dira baina nola lortu dute bideojokoek gure egunerokotasunean eta median duten indarra? 90. hamarkadan, entretenimendu multinazionalek euren begiak jarduera honetan jarri eta bideojoko ekoizle txikiak bereganatu edo suntsitu egin zituzten. Egun, bideojokoak, entretenimendu industria globalaren zati bat besterik ez dira eta posizio estrategiko nabarmena ari dira irabazten komunikabideetan. Egoera honek guztiz amatatzen du bideojokoen paper politiko edo artistikoa; industriak ematen dituen pauso guztiak multinazionalen asmo eta irabazien menpe geratu dira.

Irtenbidea: joko garapena!
Seattle-en eman ziren manifestazioetan sortu eta zabaldu zen leloan sinisten dugu: "ez ezazu media gorrotatu, media bihurtu zaitez". Entretenimenduaren diktadurapean dauden jokoak aska ditzagun eta erabil ditzagun gizartearen beharrak eta gure ideiak zabaltzeko, beste hainbat arte jarduerekin egiten dugun moduan. Guzti hau bideratzeko, inposatzen zaizkigun jokoak menperatzeko, bide, genero, estilo eta hizkuntza berriak sortu behar ditugu. Joko baten ideologia ez da soilik bere zati narratiboetan oinarritzen. Bere lege eta mekanika ikusiezinek ere garrantzi handia dute. Horregatik, bideojokoak askatzeko iraultza global hau ez da batere erraza izango.

Helbide honetan topatuko dituzu jokoak muxutruk: