victorian blood book
irudia
Amy Lester Galand-entzat. Bere aita maiteak utzitako ondarea, etorkizunean azter dezan.

Garland, John Bingley Garland

1854ko irailaren 1a


Horiek izan ziren Evelyn Waugh-ek, Viktoriar objektuen bildumagileak, irakurri zituen lehendabiziko hitzak liburu hau topatu zuenean. Segidan, liburuaren orrialdeak pasatzen hasi, eta arnasik gabe geratu zen. Irudi eta esaldiz osatutako liburua da, horietako asko William Blaken liburuetatik aterata. Erlijio, mito eta esoterismo printzekin eginiko konposaketa bilduma da. Eta, collage guztietan, Indiako tinta gorriz zipriztindutako odol tantak, liburuari izena ematen diotenak. “Victorian Blood Book” bere alabari oparitu zion Garland jaunak. Baziren garaiak, non haurrei oparitutako liburuek ez baitzuten didaktika-adituen eta pedagogoen zigilurik behar. Zorionekoa Amy Lester Garland!