laburrak in brief
hurrengoa

plastilina ilustrazioak

Ilustratzaile ugariren lana erakutsi dugu the balden. Estilo eta molde anitzekoa. Bilduma horri, Irma Gruenholz-ek plastilinaz egiten dituen ilustrazio ederrak gehitu behar dizkiogu. Marrazki itxurako plastilina ilustrazio itzel hauekin maitemindu gara.

hurrengoa

ehz

Ekainaren 27tik 29ra bitarte, Lekornen, Garroko gazteluaren gerizpean, EHZ jaialdiak ohi duen moduan, musika emanaldi anitz eta indartsuak eskaintzeaz gain, bestelako sorkuntza emanaldi ugari antolatu ditu. Aurten nagusiki herri zapalduen inguruan hausnarketa eta jarduerak izango dira.

hurrengoa

expogrow 2014

Kalamu azoka bat baino askoz gehiago den Expogrow-k, aurreko urteetako arrakastari eutsiko dio ezbairik gabe aurten ere. Iraila ren 12tik 14ra bitarte, Ficoban, hitzaldiak, mintegiak, musika kirol jarduera eta aisialdirako aukera paregabea izango da.

hurrengoa

artea basoan

Grafitiaz hitz egiten dugun bakoitzean, gure hiri eta herrietako paretak edota trenetan margotutakoak etortzen zaizkigu burura. Grafitia, berez, arte urbanoa delako. Jana eta JS artistek, ordea, basora eraman dituzte beren artelanak, eta han utzi dituzte. Basoetako biztanleek goza ditzaten.

hurrengoa

kantoikrit

Uztailaren 19an, gure udako ekimen kuttunenetarikoa ospatuko da Oñatin: Kantoikrit. Bizikleta kriteriuma, Oñatiko kale kantoietan, eta gauez. Biharamunik egongo ez balitz bezala gurutzatuko ditu kaleak gurpildun kamikaze tropelak. Eta bizikletaz gain, jakina, kontzertuak eta beste hainbat proposamen udako gau baten ametsa gauzatzeko.

hurrengoa

jazzaldia garaia

Uztaila Jazz jaialdien garaia da Euskal Herrian. Jazz maitale eta adituek beren mitoak zuzenean entzuteko aukera izaten dute, eta jazz zaleak ez direnentzat ere, aukera ugari izaten da gero eta estilo anitzagoak biltzen dituzten Jazzaldietan. Guk, aurten, ez dugu kexarik, Donostiakoan Wire ikusteko eta entzuteko aukera izango dugulako, beste askoren artean.

hurrengoa

aitzakiak

Gure moduan, bi egunerako txangoa egiteko edozein aitzakiaren bila aritzen zareten horietakoak bazarete, hementxe hiru aukera saihestezin ekaina eta uztaila bitarterako: Praqiques graphiques Parisko Centre Pompidoun. Matisse Londoneko Tate Modern-en eta Bauhaus Archive Museum Berlinen.

hurrengoa

Les folies bergère / the great war

I. Mundu Gerraren hasieraren 100. urteurrenean, argitalpen asko kaleratu da. Guretzat lan zehatz eta hunkigarrienak bi komiki hauek izan dira. Zidrou gidoilariak marrazkilari bat baino gehiagorekin lan egiteko ohitura du. Lan honetan, Porcelekin batera, istorio hunkigarri, eder eta iluna ekarri digu. Lubakietako hezetasuna eta usaina sentitzera iristen zara. Joe Saccok, bestetik, inurri-lan liluragarria eskaintzen digu formatu bereziko lan honetan. Lubakietatik atera, eta gerra handiaren ikuspegi orokorra jarraian ikusteko aukera ematen digu.

hurrengoa

malomuymalo

Malomuymalo bikoteak, urte mordoa darama estilo propioa duen ibilbidea garatuz. Gisa askotako ekintzak gauzatzeaz gain, ez diote inoiz utzi beren ideiak eta burutazioak paperean marrazteari. Orain, esaldi ilustratu edo ilustrazio idatzi horietaz gozatzeko aukera dugu Bilboko Narata denda-aretoan. Uztailak 5era bitartean.

hurrengoa

surfilmfest

Maiatzetik abuztura bitartean, Donostiako surfilm festibalak hainbat jarduera antolatu ditu iaz martxan jarritako jaialdi ereduari jarraiki. Emanaldi guztiak astebetean kontzentratu beharrean, uda osoan zehar ekitaldiak eta proiekzioak egingo dituzte hainbat gunetan. Guri, behintzat, ideia ederra iruditzen zaigu.