escif: poesia paretetan
irudia
Escif grafiti egile valentziarraren lan bat ikusten dugun bakoitzean ez dugu sinaduraren beharrik. Badakigu bere lana dela. Eta hori oso gutxik lortzen du. Bere graffitiak garbiak, eta intimistak dira. Kolorearen erabilera sinple eta elegantea egiten du. Hitzjolasak egitea gustuko du baina ez da lelo errazen tranpan erortzen. Escifek, kritika soziala eta poesia inork gutxik bezala iradokitzeko gaitasuna du.