laburrak
hurrengoa

dantza biarritz (irailak 12tik 21ra)

18. edizioa ospatzen du aurten Dantza Biarritzek. Urtero lez, dantza proposamen ezberdinak bildu dituzte. Beste hainbat jardueretan gertatzen ez den moduan, dantzak ez du muga teknikorik. Mugimendua eta gorputza agortezina delako. Aurten, Senegal, Brasil, Israel, Portugal, Espainia, Mazedonia, Katalunia, Frantzia eta Euskal Herriko taldeen lanaz gozatu ahal izango dugu.

hurrengoa

labirintoaren erbestean (abuztuaren 23ra arte)

Literatur jolas gisa definitu dute Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan paratu duten erakusketa interaktibo hau. Kolore, forma eta testura aberatseko labirinto honek zentzuei eragiten die hasiera-hasieratik eta haurrentzat pentsatua badago ere, helduek gozatuko dute proposamenarekin. Garrantzitsua da haurrek museoak eta arte erakusketak dibertigarriak direla txikitatik barneratzea.

hurrengoa

surfaren epizentrua (zarautz wqs 11-14 iraila/mundaka wct irailak 29-urriak 12)

Aurten mailaz igo da Zarautz-ko surf txapelketa. Horrek esan nahi du datorren urtean top 44an egon nahi duten surflari guztiak Zarauzko ondartzara gerturatu beharko dutela bertako olatuak eskainiko duten puntu sorta arrantzatzera. Etxeko surflariek gainera ez dizkiete gauzak erraz jarriko… Eta zalantza ugariren ostean Mundakak beste behin hartuko ditu nazioarteko 44 surflari onenak. Espero dugu ordurako Aritz osatua eta egurra emateko prest egotea!

hurrengoa

donostiako zinemaldia (irailak 18-27)

Klasiko bat agenda guztietan. Pelikula klasiko eta ezezagunak ikusteko aukera bikaina eta zinema aretoetan ziurrenik sekula estreinatuko ez diren lanetaz gozatzeko gonbita. Eta perfektua ez bada ere, eskertzen dugu hiritarrei ateak irekitzen dizkien goi mailako jaialdi bakarrenetakoa izaten jarraitzea.

hurrengoa

azkena rock

Makro-jaialdietako izen handi eta mediatikoak alde batera utzi eta rock zaleek eskertzen dituzten talde eta bakarlariak ekarriko ditu aurten Azkena Rock-ek. Kartela ez da itxi oraindik baina beste askoren artean Blues Explosion, Gutter Twins, Blind Melon, The Sonics eta Los lobos iragarri dituzte. Zein polita den Gasteiz irailean…

hurrengoa

ez da neutrala (urriaren 5 arte)

Daros-Latinoamerica bildumako lanen hautaketa izango da ikusgai Donostiako Tabakaleran. Europan Latinoamerikako arte garaikideaz arduratzen den bildumarik osatuena eta prestigiotsuena dugu eta merezi du ingurune hain berezian ikustea.

hurrengoa

metro geltokien geltokia

Ugaltzen ari dira metroentzat eraikitzen diren kilometroak. Eta kilometroen ugalketa horrekin batera metro geltoki berriak sortzen dira. Webgune honetan mundu osoko metro geltoki bitxi eta berezienak biltzen dituzte euren inguruko datu eta argazki ugari eskainiaz gainera. Sartu lur azpian…

hurrengoa

makezine

Ez da webgune bat gomendatzen dugun lehen aldia. ¨Do it yourself¨ filosofia duen proiektu honetan trikimailu ugari ikasiko ditugu bizitzaren ia edozein alorretan mesedegarri izan daitezkeenak. Eta ez dugu Brikomaniako bizardun ilehoria izan behar hemen erakusten zaizkigun proposamenak gauzatzeko.

hurrengoa

satellite of god

Glue Society kolektiboak proposatzen duena izugarri gustatu zaigu. Fenomeno batzuk dira. Ondoren ikus ditzakezuen irudietan, bibliako pasarte batzuk erakusten dizkigute baina Google Earth-en begietatik. Adan eta Evaren paradisua, Noeren arka, Moisés itsasoa banatzen eta Jesús gurutzean…

hurrengoa

devoraran

Pornoa neskentzat...edo hori esaten dute sareko aldizkari honetan. Egia esan post pornografiaren asunto guzti honekin askotan zaila da bereiztea zenbat dagoen subentzioetatik bizi den sasi intelektualetik eta zenbat benetako jarreratik. Guri aluak, zakilak, bularrak, ahoak, uzkiak, hezetasuna eta bizioa badago… berdin zaigu pornoa pre edo post den...

hurrengoa

free vascovia

Proiektu irekia da free vascovia. Ekialdeko herrialdeetan subirotasuna lortzeko dauden erraztasunak ikusita vascoak balkanetara abiatzeko aldarrikapena egiten dute free vaskoviarrek… eta ez edozein moduan. Ereserki bat proposatu dute eta musikariei eskaini ereserkiaren bertsio bat egitea. Sortatxo kuriosoa bildu dute honezkero. Zure bertsioa egitera animatzen bazara: