paperpapers
hurrengoa

apirila

iñigo aranbarri

Gaurkotasun handiko nobela idatzi du Aranbarrik. Eta horregatik jo du hasierara, 1766ra hain zuzen ere. Zein da nobelaren protagonista? Zeinek amesten du zein? Ordukoa ala egungoa? Gertakizun honek eta gertakizun hark bukaera goxoa ez dutela izango badakigu; halere, bukaera lehen bai lehen jakiteko grina piztuko zaigu berehala, liburua azkar doalako eta idazkera borobila duelako. Ez dakitelako? Axola ez zaielako? Gai ez direlako? Zergatik ekonomilariek ez digute gertatzen dena horrela azaldu? Zergatik historialariek ez digute historia honen berri eman. Hiltzaileek idatzi dute historia ofiziala eta irakatsi zigutena sinetsi ere egin genuen. Hiltzaileek. Eta izainek. Apirila iritsi arte.

hurrengoa

dictadores: francisco vs leopoldo

sergi puyol, irkus e. zeberio

Komikia bi istoriotan zatitzen da. Bata, Sergi Puyolena, Franco futurista batek extralurtarren aurka duen guda kontatuko diguna. Bigarrena Irkus E. Zeberiorena Belgikako Leopoldo eta hark Kongon gauzatutako suntsiketa eta barrabaskeriak azalduko dizkigu. Bi istorio ero, beltz eta psikotronikoak komiki bilduma berean daude, diskoetan gertatzen den moduan, split modukoa gauzatuaz. Istorioek gainera beren artean keinuak dituzte. Marrazkera estilo ezberdinduak eta argitalpen elegantea formatua eta koloreari dagokionez. Gure apalean toki pribilegiatuan utzi dugu.

hurrengoa

ez zen diruagatik

ana jaka garcia

Bere Linea discontinua blogean argitaratzen dituen poemak ezagutzen genituen, eta Ez zen diruagatik irakurtzerakoan, nolabait, poemetan azaltzen den ahots bera antzeman dugu. Eta ez soilik lastorik gabeko estilo zuzen eta garbiagatik. Ez metafora edo sentimentaltasun arinaren ausentziagatik. Jakaren idazkeran, halako heldutasun bat nabaritzen delako. Irakurlea inpresionatzeko ariketarik egin beharrik ez duen idazlearena. Nobelak adiskidetasuna eta dirua ditu oinarrian eta proposamen ezberdinak izan arren, Belén Gopeguiren Lo Real eleberria datorkigu burura. Dirua, duen garrantzia izanda, zergatik jorratzen da hain gutxitan egungo literaturan?

hurrengoa

humor cristiano

querido antonio

Querido Antonio ezizen xelebrearen atzean ezkutatzen den egilea, Alberto Gonzalez Vazquez, azken hamarkadan ikus-entzunezkoetan egin diren lanik berritzaile eta apurtzaileen sortzailetakoa da. Irudien berrerabilpena eta narratiba berrien sortzailea dugu AGV. Horrela esanda ez duzue tutik ulertuko. Baina beste pitxien artean, El Intermedioko bideoen egilea dela esaten badut, orduan ez duzue zalantzarik izanen. Humor Cristiano bere ikusentzunezkoen lanen komiki bertsioa dela esan genezake. Umore surrealista, fin, gordin zorrotz eta beltza. Autozentsurarik gabekoa. Beharrezkoa.