audio
hurrengoa

Dancing with wolves

Natural Child

Disko berria grabatzean, kantuek gorputz gehiago
izateko, Benny Divine eta Luke Schneider musikarien
laguntza izan dute Nashvile-koek. Honela, arimaz
betetako blues, rock eta country doinuen nahasketa
sendoa lortu dute. Out in the country eta Firewater
liquor abestietan groove handia transmititzen dute
Saturday night blues eta Country hippie blues kantuetan bere soinu nortasun erakusten diguten bitartean.

hurrengoa

Emma Jean

Lee Fields & The Expressions

Gaur egungo abeslari dotoreena da Lee Fields. 1969an argitaratu zuen bere lehen diskoa eta urte askotan diskoetxe batetik bestera aritu zen. Azken urteotan Truth & Soul diskoetxeari esker bere ibilbidea zuzentzea lortu du. The Expressions talde gazteak badu pisua horretan, honi esker inoiz grabatu dituen ahotsik koloretsuenak lortu baititu. Just can´t wait eta Standing by your said dira horren erakusle.

hurrengoa

Centro Dramático Nacional Holy Cuervo

Biznaga

Madrileko punk eszenak garai berria bizi du eta Biznaga da mugimendu horren susperraldiaren azken emaitza. Hainbat EP eta single argitaratu ostean estudioko lan luzea aurkeztu dute. Paralisis Permanente eta Eskorbuto taldeen eragina nabarmena da bertan. Abiadura handiko abesti zikinetan, Divino fracaso, letra zuzenak, Fiebre eta Máquinas blandas, jaurtitzen dituzte.

hurrengoa

Allstars Beware the fetish

Kasai

Crammed Discs diskoetxeak Congotronics saila argitaratzeari ekin zionean izan genuen Kasai Allstars-en berri. Beste hainbat taldeetako partaideek osatutako proiektua da. Horri esker emaitza sonoro zabala eskaintzen du. Erritmo errepikakorren gainean eskuz sortutako kalkulagailu itxurako instrumentu elektrikoak jotzen dituzte entzulea bidai psikodelikoan murgiltzeko.

hurrengoa

AAAA!!!! + Bele beltzak baino ez

Belako

Lehen diskoaren dinamikatik aldentzen diren bi EP
argitaratu ditu Belakok. Norabide berria Crime abesti ilunean erakutsi ziguten. Monster eta Eat me kantu intentsu eta gordinen alboan Mum magikoa osatu
dute. Denbora laburrean ideiak mugatu beharrean
Mungiako taldeak bere musika maisuki eraldatzen
dihardu eta hori eskertzeko modukoa da.

hurrengoa

Zuak

Borrokan

Berako taldeak hirugarren estudioko diskoa argitaratu du. Denbora igaro da haien bigarren diskotik nahiz eta horrek ez dien energiarik xurgatu. Gure eszenako talde indartsuenetakoa da post hardcorearen eskutik lantzen dituzten erritmo hauskor, aldakor eta indartsuei esker. Ezinaren garraiolariak da diskoan gehien errepikatzen
dugun kantua.