hurrengoa
begirada nahastuak    sandrine sandrineren ahotik
Nire ilustrazioak bat bateko zirriborro, argazki eta tipografien arteko nahasketa eta manipulazioa dira. Egun ordenagailuek agintzen dute geure bizitzan baina niri ukitu daitezken elementuak gustatzen zaizkit, eskuz idatziriko hitzak, artaziekin moztutako irudiak,…ukitu organikoa ematen dioten elementuak. Sophie Etchart argazkilariarekin lan egitea atsegin dut gure bi munduen arteko talkak emaitza ederrak ematen dituelako.
Diseinu grafikoa nire emozioak, sentimenduak eta aldarteak azaltzeko erabiltzen dut. Bizitza tragedia bat izan daiteke baina kaosean ere bada edertasunik. Horregatik saiatzen naiz indartsuak, poetikoak eta emozio gordinez beteta dauden lanak egiten. Etorkizunean egiten dudanarekin pasioa sentitzen jarraitzea espero dut. Jende ezberdin eta talentudunarekin lan egin nahi dut eta egunero munduari eskaintzen diodan begirada berrasmatu.

Gustoko dudan esaldi bat:
“On est tous dans le caniveau mais certains regardent les étoiles”
¨Denak gaude estoldan baina batzuk izarrei begiratzen diegu¨

Oscar Wilde

bio laburra
Sandrine Pagnoux (1976) diseinatzaile eta ilustratzaile ¨freelance¨ paristarra da. XLR8R, Zoot, Wig, Atomica, Max, Marie Claire, Muze, Le magazine Littéraire, Coq sportif, GO sport eta beste hainbatentzat lan egin du. “Metallic mayhem” eta ilustratzaileen biblietako bat den "Illusive 2" bilduman parte hartu du. Iaz Gwangju-ko Design Biennale-an parte hartu zuen.