hurrengoa
the baldian: guillermo larregui    Guillermo Isidoro Larregui Ugarte, 1885ko azaroaren 27an jaio zen, Iruñako Errotxapea auzoan. Hamabost urterekin iritsi zen Buenos Airesera.

Marinel izan zen, eta Patagonian lan egin zuen petrolio enpresa estatu batuar batean, harik eta, 1935ean, bizitza aldatuko zion apustu bat egin zuen arte.

Patagoniatik Buenos Airesera karretilla bat eramango zuela esan zuen. Lagun batek karretilla ekarri zuen, eta Guillermo, hura hartuta, oinez hasi zen. 50 urte zituen.

Gizon ikasia zen, eta ingelesa, frantsesa, italiarra, alemana eta neerlanderaz hitz egiten zuen.

14 hilabeteren ostean, apustua irabazia zuen. Eta ezagutu zuen bizimodu berriak ez zuen atzera bueltarik izan.

Aurrerantzean, Buenos Aires probintziako mugatik atera, eta bidaian jarraitu zuen, La Paz -era (Bolivia) lehenik, eta Cordobatik (Argentina) Santiago de Chilera ondoren.

Heriotzak bere laugarren ibilaldian harrapatu zuen, Iguazuko parke nazionalean, hain zuzen ere, 1964ko ekainaren 9an.

Ordurako, ¨El vasco de la carretilla¨ ezizenez ezaguna zenak, 20. 000 ki lomet rotik gora egin zituen oinez karretilla bultzatuz.