• 1
  • 2
hurrengoa
itsas estrukturak -gaviota ez da kaioa-    Gizakiak itsaso erdian eraiki dituen estrukturen artean anitzenak petrolio
edo gas plataformak dira. Pasadan mendeko hasieran, AEB-tan petrolioa
ateratzeko itsasora begira jarri zirenetik, plataforma hauek ika-mika ugari
sortu dute. Eraikuntzak sortzen dituen arazo ekologikoak, kutsadura arrisku
nabarmena, ustiaketaren eraginez lur mugimenduak,...
Arriskuak arrisku eta edonolako kutsadura mota dela, azken 25 urteotan
Gaviota izeneko plataformak, Urdaibaiko zeru hertzean lanbroarekin
agertu eta desagertzen den itsas mamua bihurtu da. Txalupa hartuta
bertara hurbiltzen diren arrantzaleek ez ezik, gutxik ezagutzen du Gaviota
plataforma. The balden, Euskal Herriko ¨lur eremu¨ satelite honen berri
eman nahi dizuegu.
Kostaldetik 8 kilometrora dago. Metalezko uharte hau, itsasotik 105
metroko altuerara dago. 10.000 tonako pisua du eta egun, txanda, bertan
lan egiten duten 36 pertsonak bertara helikopteroz eramaten dituzte.
1972. urtean hasi ziren petrolio indusketak Bizkaiko golkoan. 1980. urtean,
Foramer enpresa frantsesak gas natural meatokiak topatu zituen eta
bertan eraiki zuen plataformari Campo Gaviota izena eman zion. Iparreko
itsasoko plataformen modeloa kopiatu zuten. 1986. urtean hasi zen gas
ustiaketa. Garaiko 60.000 milioi peseta kostatu zen (700 miloi euro). 12
urteetan 12.000 milioi metro kubiko gas ateratzea zen asmoa, baina 8
urte pasa aurretik gasa agortu zen eta 10 milioi metro kubiko besterik ez
zuten atera. Zergatik ez zen itxi orduan? Ba 1995an ur azpiko gas biltegi
bihurtu zutelako. Orduz geroztik, 106 metroko ur sakonera eta harkaitzean
barna 2100 eta 2.7000 metroko sakoneran gas biltegi erraldoi bat dago.
Udan zehar gasa bildu eta neguan, hornitzaile bihurtu da Gaviota.
Inoiz txipiroietara bazoazte inguru hartara, pentsa ezazue zigarroa piztu
aurretik....