laburrak in brief
hurrengoa

erretratu brodatuak

Erretratuak egiteko teknika ugari ezagutu eta erakutsi ditugu the balden. Erretratu zale gara, hain zuzen ere beti mutazio prozesuan dagoen formatua delako. Ezer berririk egitea ezinezkoa dela pentsatzen hasten garenean zur eta lur uzten gaituen erretratu proiektu berri batekin egiten dugu topo. Oraingoan pazientzia handia duela erakusten duen Cayce Zavagliaren erretratu brodatuak izan dira.

hurrengoa

selfie eskulturak

Jazsus_ur_lookin_well izenez sinatzen duen artistak Irlandako Cork hiriko Crawford arte galearian aragzki berezi hauek atera zituen. Bizi dugun egoaren loraldian, gure buruaz soilik pentsatzen dugun garaiotan, estatuek ere beren buruei argazkiak ateratzea erabaki dute.

hurrengoa

eguzki pinturak

Jordan Mang-Osan artista filipinarrak eguzkiren argi indarra erabiltzen du bere koadroak egiteko. Lupa eskuetan hartuta, egurra erreaz konposatzen ditu bere artelanak. Eguzkia egiten duenean soilik lan egiteko aitzakia ederra asmatu du Jordan Mang-Osanek.

hurrengoa

punto de vista jaialdia 2015

Iruñako Ikuspuntu jaialdiak albiste ugari ekarri ditu aurten. Biurtekoa izatetik, urtero ospatzera pasako da berriro. Aurrerantzean Baluarten izango du egoitza. Aurtengo jaialdian, sail ofizialaz gain, Margaret Tait zinegile eskoziarrari eta irlei eskainiko zaie zinemaldia. Zinema poesia eta arriskua gisa ulertzen dutenentzat zita derrigorrezkoa. Otsailaren 10tik 15a bitarte.

hurrengoa

pop pilulak 3

Fanzinearen hirugarren alea jada kalean da. Zuri beltzezko zimelduriko arrosez apainduta eta ohi duen moduan, pop kultura arantzez beteta. Merezi duten gune eta liburu dendetan topatuko duzu 5 euroren truke. Salneurri horretan ez duzue hainbeste eta hain ona topatuko.

hurrengoa

hosto munstroak

Baku Maeda artistak egiten duen proposamena hain da sinple eta basikoa ezin dugula ezer ederragorik irudikatu. Haurtzaroan izaten dugun irudimen anabasara bidaiatzeko aukera. Edonork jolastu dezake hostoak munstro bihurtzeko jokora. Aurrerantzean hodeiei begiratzeaz gain hostoetan ere munstroak bilatuko ditugu.

hurrengoa

rockomikiak

Koldo Mitxelena kulturenean abenduaren 17tik
urtarrilaren azken egunera arte, kulturaren transmisioa nola gauzatzen den ezagutzeko erakusketa paratu dute. 80. eta 90. hamarkadetan Euskal Herriko musika talde eta komiki egileen arteko harreman aberatsa erakusteaz gain, bertoko artistek kanpotik jasotako eragina ikusi eta eragin horrek belaunaldiz belaunaldi josi duen kateaz hausnartzeko tartea izango da erakusketarekin batera antolatutako hitzaldi eta bisita gidatuekin. Komikiak, musika eta fanzineak urte berriari hasera emateko.

hurrengoa

kotxeek okupatzen dutena

Letoniako aktibista talde batek eginiko akzio honek primeran erakusten du auto batek zenbateko tokia hartzen duen bizikleta batekin parekatuta. Ideia itzela eta adibide argigarria iruditu zaigu.

hurrengoa

arte ederren museoa

Urtarrilaren amaiera arte, Bilboko museo eder honetan hiru erakusketa itzel ikusteko aukera izango dugu. Mimmo Paladino artista grabatzailearen lanak eta plantxak, hiperrealismoari eskainitako erakusketa ikusgarria eta Prado museoa eta artista garaikideak izeneko proposamen berezia. Gabonetako arratsalde aspergarri horientzat planik ezin hobea.

hurrengoa

rock & roll gaua

Abenduaren 27an Hondarribiko Psylocibenea aretoan Vinyland festa ospatuko da. Kurt Baker Combo eta Platillos Volantes taldeekin batera Lie Detectors Donostia-Oarsoaldeko rock&roll-garagepunk talde berria arituko da. NCC, Plan B edo Dirty Pink Ladies taldeetan eskarmentua duten kideekin osatutako taldea da gezur detektatzaileak. Gainera
beren abeslaria erabat jota dagoela entzun dugu
(bibotea ikustea besterik ez dago).

hurrengoa

amnh

American Museum of Natural History-k bere artxibo eta bilduma guztien berri emateko programa berezia hasi du. Guztira 33 milioitik gora objektu eta espezien bilduma. Museoa zapaldu beharrik gabe, eta hilabetero bideo berri baten bitartez museo liluragarri honen bilduma bisitatzeko aukera izango dugu.

hurrengoa

punta galea challenge

Otsailaren 28ra birate dago irekia epea Punta Galeako Olatu handien surf txapelketa ospatzeko. Txapelketa, munduko zirkuituko frogetako bat da eta olatu handietan aritzen diren munduko surflari onenak inguratzen dira. Tartean ere euskaldunak daudelarik.