rockomikiak: binetak eta doinuak
irudia
Kultura osasuntsua denean, birus baten modukoa da. Ez du mugarik eta bere eragina izurrite baten moduan zabaltzen du. 80 eta 90. hamarkadetan, Euskal Herrian, epidemia horrek musika eta komikietan topatu zuen plaga zabaltzeko modurik eraginkorrena. Atzerriko punk eztandak eta mugimendu alternatiboek gurean isla nabarmena izan zuten. Garaiko musika, komiki eta fanzine eztanda ikustea besterik ez dago. Abenduaren 17tik urtarrilaren amaiera arte, Donostiako KM kultur gunean guzti honen inguruko, erakusketa, tailer eta hitzaldiak antolatu dira hain zuzen ere Rockomikiak proiektuaren barne.