laburrak in brief
hurrengoa

uda norbegiarra

Per Kristian Nygard artistak Oslon antolatutako erakusketan, mendi paisai ederra eraiki zuen. Aretoko espazio guztia lurrez bete eta aranak sortu ostean belar hazia zabaldu eta labur-laburra den uda norbegiarraren berotasuna baliatuz, bi asteren bueltan orografia ederra eratu zuen lau pareten artean.

hurrengoa

buzzcocks + lookers

Talde britaniar mitikoak martxoaren 28an joko du Intxaurrondoko kultur etxean. Eta ez da revival soila izango, 10 kantu dituen beren disko berria aurkeztera datozelako. Beren alboan, The Lookers, azken bi urteetan gure geografian barna milaka kilometro eta dozenaka kontzertu eskaini duen Ziburuko hirukote lotsagabea.

hurrengoa

viva rossellini!

Bilboko Alhondigan otsailean hasi eta apirilaren 16a bitarte, Roberto Rosselini zuzendariari eskainitako zikloa eskainiko dute. Zine modernoaren aitzindaria eta Antonioni, Cassavetes edo Bergman bezalako egileek a ldarrikatu izan duten zinegilea.

hurrengoa

gallery girls

Dokuserieak modan daude. Horien artean azkenetakoa gallery Girls. Arte galeria bat ireki nahi duten 20 urte inguruko neska talde batek New York-eko arte munduan murgilduko gaituzte. Beren hizkera eta ahots jasangaitzak tabakoa, ketchup-a eta patata frijituen mod ukoak dira. Adikzioa sortzen duten zaborra. Dokuserieetaz desengantxatzeko elkarteren bat sortzen duten bitartean, gu telebistari pegatuta jarraituko dugu gure kaka dosia jasotzeko irrikitan.

hurrengoa

rockomikiak oihanederren

Gasteizen ireki berri duten Oihaneder Euskararen Etxean egongo da ikusgai aurretik Donostian izan zen Rockomikiak erakusketa. Musik a eta komikiak batzen dituen proiektu honek, objektuetatik harago
joan eta hitzaldiak eta fanzine tailerrak eskaintzen
ditu.

hurrengoa

chantal akerman

Otsaila eta martxoan, zine zuzendari eta artista handi honen lanak aztertu eta Akerman beraren tailerra eskainiko du Tabakalerak. Akermanek 15 urte zituenean Godard-en Pierrot le fou ikusi eta berak ere zinea egin nahi zuela erabaki zuen unean, zine garaikideak begirada berritzaile eta guztiz originala irabazi zuen.

hurrengoa

paperezko kontzertua. ainara legardon

Liburu dendak ez dira salerosketa guneak soilik. Ez lukete izan behar. Garoa liburu dendak urteak daramatza hori frogatzen. Kultur jarduera itzela eskaintzen ari dira beren espazioetan. Zarautzen adibidez, otsailaren 2an eta paperezko kontzertuen programaren barne Ainara Legardonek bere 20 urteko ibilbideari errepasoa emango dio zuzeneko kontzertuan. Idazle bati entzun genion esaten.

hurrengoa

maki na kamura & mizoguchi

Martxoaren amaiera arte Maki Na Kamura artista japoniarraren obrak ikusgai izango dira Bilboarten. Artista honek eskaintzen digun paisaien berrirakurketaz gain, erakusketarekin modu ederrean bat egiten duen Mizoguchiren zine zikloaz ere gozatu
daiteke martxoaren amaiera bitarte.

hurrengoa

mendi saguak

Vietnamgo mendi galduetako herrixketako biztanleek, turisten aurrean zuten lotsa eta pudore jarreraz hunkituta, Fabrice Wittner argazkilariak, bertan ateratako argazkiekin txantiloiak egin eta argia erabiliaz, Hanoi bezalako hiri erraldoi eta gogor batean berpiztu zituen inozentziaren irudi ziren ¨mendietako saguak¨. Irudiak, argia eta esposaketa luzeak erabiliz eginak daude, inongo trikimailu digitalik gabe.

hurrengoa

delicatessen

Magnus Irvin eta Michael Ritzemak enpresa bitxi bat
dute. Urteak daramatzate beren bezeroen alderdirik
ilunenaren moldeak egin eta hauek delicatessen bihurtzen. Beste modu batera esanda: ipurtzuloak
txokolatezko bonboi bihurtzen. Orain, bonboi
pertsonalizatuak egiteaz gain, zure ipurtzuloaren
forma duen beira, zilar, brontze edo urrezko eraztun
edo lepokoak egiten hasi dira. Badakizue zer dioen
esaerak: ipurtzulo bat betirako da.

hurrengoa

kasse mady diabate + napoka iria

Martxoaren 20a, l´Atabal aretoan, errepikaezinak diren kontzertu horietako batetaz gozatzeko aukera izango dugu. Maliko mande kulturan hezitako Kasse
mady Diabateren ahots leun eta musika itsaskor eta hipnotikoak batetik eta napoka iria bikotearen folk eta rock nahasketa bereziaz.

hurrengoa

bizikleta bide argia

Daan Roosegaarde diseinatzaileak Herbeheretan dagoen Nuenen herrian, gauez argitzen den bidegorria sortu du. Van Gogh-en gau izartsua izeneko koadroan inspiratuta, eguneko argia jaso eta gauez dirdira egiten duen pintura berezi batekin pintatu du bizikleta bidea. Gure bidexka faboritoen zerrendan, Oz-eko bidearen pare jarriko dugu.