• 1
  • 2
hurrengoa
musika hezurretan    Würtzburg Unibertsitateko Wilhelm Conrad Röntgen (1845-1923) fisika irakasleak x radiazioa asmatu zuen 1895. urtean. 1901ean, Nobel saria eman zioten uhin motzeko radiazio elektromagnetiko horrekin eginiko aplikazio bereziagatik; x izpiez eginiko hezurren argazkiak, hain zuzen ere.

József Hajdú-k, ia-ia gu guztiok bezalaxe, haurtzaroan hezur bat hautsi zuenean izan zuen lehen harremana x izpiekin. Beranduago, posta museoan lanean zebilela, x izpi erradiografia mordoa topatu zuen biltegi batean, baina ez zeuden museoaren medikuntzako objektuen atalean. Gaizkiulertu bat zelakoan, erradiografiak eskuratu, eta akatsa zuzendu behar zuenean, erradiografia haiek zerbait arraroa zutela jabetu zen. Ez zitzaion asko kostatu deskubritzea, irudiez gain, erradiografia haiek soinua ere gordetzen zutela. 30ko hamarkadaren amaieratik aurrera, erabilpenik ez zuten erradiografiak baliatu zituzten Hungariako irratiko teknikari trebeek musika grabatzeko. Biniloaren ekoizpen guztia guda-industriara bideratuta zegoenez, erradiografietan hasi ziren musika grabatzen tresna berezi batekin. Gero, erradiografia horiek 23-25 diametroko zatietan mozten zituzten, askotan forma asimetrikoan, eta zulotxoa egiten zieten disko aparailuan entzun ahal izateko. Hungariako irrati publikoak oraindik birziklatutako makina bat erradiografia-disko
gordetzen ditu bere biltegietan.