hurrengoa
self-transcendence 3100 mile race    Munduko lasterketarik luzeena da. 3.100 milia (4.989 km). Sri Chinmoy yoga eta meditazio irakasleak sortu zuen 1996an, korrikalariei beren gaitasunaren mugak non dauden erakusteko eta horiek hausteko aukera emateko helburuarekin. Hortik datorkio Self Trascendence izena lasterketa berezi honi.

Urtero ospatzen da New York City-ko Queens auzoko Jamaican. Bertan, korrikalariek 5649 buelta ematen dizkiote 84. kalean dagoen 164 Place to Abigail Adams-tik, 168. kaleko Street to Grand Central Parkway-ra doan zirkuitoari. Zirkuitoak osotara 0, 5488 milia ditu (883 m) eta korrikalariek (barkatu baina runner esateko zaharregia eta marmartiegia naiz) 52 egun dituzte lasterketa amaitzeko. Batazbesteko historikoari begiratuta, korrikalariek 59,62 milia (95,95 km) egiten dute egunero.

Munduko errekorra Madhupran Wolfang Schwerk-ek du. 2006an, 41 egun, 8 hordu 16 minutu eta 29 segundutan amaitu zuen. Emakumeen errekorra Suprabha Beckjord-ek du, 49 egun 14 hordu 30 minutu eta 54 segundurekin. Eta yogi izena duten atleta ultra traszendentalen artean, ezin aipamenik gabe utzi Asprihanal Aalto, zeinak 11 edizioetan parte hartu duen eta horietako 7tan irabazi duen.

Aurtengo edizioa ekainaren 14tik abuztuaren 4ra ospatuko da. Garaiz zaudete.

http://3100.srichinmoyraces.org/