laburrak in brief
hurrengoa

21 gramo

¨Memoria kaxa¨ kontzeptu pean aurkeztu bada ere, kaxa honek duen objektu aipagarri bakarra dildo bat da. Dildo honen ezaugarri nagusia, hildako maitatuaren errautsen 21 gramo barruan sartu eta heriotzatik harago doan sexu harremanak izateko aukera eskaintzen duela. 21 gramo omen da arimaren pisua. Kasu honetan, arima horrek, une ederrak eskaintzen lagunduko dizu.

hurrengoa

kalealdia

Uztaileko lehen astean, Bilboko kaleak antzerkiz eta proposamen artistikoz beteko dira. Urtetik urtera geroz eta jende gehiago biltzen duen Kalealdiak gustu eta adin guztientzako eskaintza interesgarri, dibertigarri eta berritzaileak dakartza urtero. Kalera ateratzeko aitzakia ederragorik ez zaigu otutzen.

hurrengoa

mapa maitaleentzat

The balde apur bat jarraitzen duzuenok honez gero
badakizu oso mapa zaleak garela. Erabilera eta balio
geografiko, politiko eta praktikoez gain, mapak, altxor grafikoak iruditzen zaizkigu. Azpian duzuen helbidean sartu ginenean paradisura iritsi ginela iruditu zitzaigun.

hurrengoa

zinemaldia donostia

Aurtengo Donostiako Zinemaldian, ohi bezala, sail
ofizial eta lehiaketa sailez gain, zinefiloek eskertzen
dituzten atal interesgarriak antolatu dituzte. Batez
ere, sail hauetaz kanpo ia ezinezkoa delako pelikula
hauek pantaila handian ikustea. Aurten, besteak
beste King Kong liluragarria filmatu zuten Merian
C. Cooper eta Ernest B. Schoedsack zuzendariei
eskainitako ziklo ederraz gozzatu ahal izango dugu.


hurrengoa

surfilmfest

Chile da aurtengo herrialde gonbidatua, kolektibo japoniar batek egin du kartela eta betiko lez, mundu osoko olatuetan filmatutako pelikulak ikusteko parada izango da. Argi dago itsasoaz gozatzen dutenek ez dutela ezagutzen muga geografikorik. Eta 13. edizio honetan ere ez dira
faltako erakusketak, festak eta kontzertuak.

hurrengoa

ehz

Uztailak 3, 4, 5 ospatuko da aurtengo EHZ festibala. Eta jaialdi honetaz esan ditzakegun gauza on askoren artean, urtero, ohikoak eta hain ezagunak ez diren musika proposamen ugari eskaintzen
dituela eta horregatik besterik ez bada, honokoa ez da beste jaialdien modukoa.

hurrengoa

kantoikrit

Oñatiko kantoikrit bizikleta frogan izan ginenetik
arrisku kirola kontzeptuak adiera berria du gure hiztegian. Txirrindulariak, kamikazeen moduan, Oñatiko kaleetan barna, etxeetako pareta eta ertzetatik milimetroetara ziztu bizian ikusteak ez du parekorik. Ostean antolatzen den parrandak ezta ere. Uztailak 18an, badakizue.

hurrengoa

etorkizuneko zeinuak

Etorkizun hurbileko zeinuak biltzen dituen proiektu
honetan, badira zer pentsatua ematen duten zeinu eta kartelak.

hurrengoa

mirarien horma

Abuztuaren amaiera arte, hiru artista, Dora Garcia, Loretta Lux eta Vicente Ameztoyren obrak solasean jarri dituen erakusketa ikusteko aukera izango da. Are gehiago, ikusleak bere iritzia edo ekarpena paretan uzteko aukera izango du. Proposamen interesgarria izateaz gain, guk behintzat, Ameztoyren obra zuzenean ikusteko aukerarik ez dugu galtzen.


hurrengoa

expogrow

Azoka kanabikoa baino askoz gehiago den jaialdia Irunera itzuliko da irailaren 11tik 13ra. Azoka eta hitzaldiez gain, urtero lez, egitasmo eta kirol eta aisialdi aukera ugari izango da bertan jartzen den zirku karpan eta inguruko guneetan. Eta jakina, urtero lez, kontzertu itzelak. Aurtengo kartelean besteak beste Third World, Collectif, Flavia Coelho, Marina P & Stepart eta konfirmazio zain dagoen sorpresa gehiago.

hurrengoa

berrirakurtzen

Jakoba Errekondok emango dio amaiera berrirakurtzen zikloaren bigarren denboraldiari ekainaren 18an. Koldo Mitxelena kulturuneak eta Memory Dump-ek antolatzen duten egitasmo honek liburu baten berrirakurketan oinarrituriko proposamen eder eta interesgarriak eskaini dizkigu aurten Lorea Agirre, Ixiar Rozas, Rafa Berrio edo Mikel Pagadizabalen eskutik.

hurrengoa

izozkiak kaleetan

3. urtean jarraiki, Chicagoko Jim Bachor artistak izozki mosaikoekin tapatu ditu bere hirian topatu dituen hainbat zulo. Zurrumurruek diote, Chicagoko haur askok etxe haurrean zuloa egiten dihardutela Jim Bachor bere izozkiren batekin etorri zain.